Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Saioa Alkaiza

Datu pertsonalak

Izena
Alkaiza, Saioa
Izen abizen osoak
Alkaiza Guallar, Saioa
Jaiotza
1991 Iruñea + Iruñea < Iruñerria < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Kazetaritza, antropologia eta genero berdintasun ikasketak ditu. Antsoaingo, Lekunberriko eta Iruñerriko Bertso Eskoletan aritua, Nafarroako Eskolarteko txapelduna izan zen, 2008an eta 2009an, eta Izeta saria eskuratu zuen, 2014an. 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketan txapela jantzi zuen. 2022koa du lehen Euskal Herriko Txapelketa.