Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Patxi Goikolea

Datu pertsonalak

Izena
Goikolea, Patxi
Izen abizen osoak
Goikolea Zabala, Patxi
Jaiotza
1933 Arrasate + Arrasate < Debagoiena < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Eragilea
Jarduerak
Bertso-eskola sortzailea
Bertso irakaslea
Epailea

Datu biografikoak

Biografia
Patxi Goikoleak hiru urte zituela 1936ko Gerra hasi zen eta Bilbora joan zen ihesi gurasoekin. Arrasatera itzultzean etxerik gabe eta amonarenera joan ziren Aretxabaleta. Eskolaz aldatu eta bizikletan joan behar izaten zuen, latzak ikusi zituen negua zetorrenean. Ofizialia industriala egin eta lanean hasi zen, nahiz eta 21 urtekin soldaduskara joan behar izan zuen. Itzultzean Tesan lanean hasi zen, ezkondu zen. 25 urte zituela Arrasate kooperatiba sortu zuten. 34 urtekin Arrasatera itzuli eta geroztik bertan bizi da emazte eta familiarekin.

Haurren bertso-eskola mugimenduaren sortzaileetakoa Gipuzkoan; Almeneko lehen bertso-eskolako sortzaile, eskola haren uzta dira Jon eta Aitor Sarasua, Arantzazu Loidi, eta abar. 80ko hamarkadan ikastolek bereganatu zuten projektuaren eragile garrantzitsuenetakoa da Patxi. Gipuzkoan abiatu zen mugimendua hau, euskal lurralde guztietara hedatuko zen gero.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
epaile. txapelketa nagusia 1986