Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Julen Zelaieta

Datu pertsonalak

Izena
Zelaieta, Julen
Izen abizen osoak
Zelaieta Iriarte, Julen
Jaiotza
1980 Bera + Bera < Bortziriak < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso irakaslea
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Berako Labiaga Ikastolan eta Toki Ona Institutuan ikasketan egin ondotik Haur Hezkuntzako goi mailako lanbide heziketako zikloa ikasi zuen Irungo Plaiaundi institutuan. Fabrikan eta hezkuntzan egin izan du lan eta gaur egun Xorroxin Irratiko "Bertsoinka" saioko gidari eta esataria da.
1989ko Maiatzaren 14an, 8 urte zituela, kantatu zuen jende-aurreko lehen bertsoa bere lehen jaunartze egunean. 1993ko martxoaren 25ean hasi zen Bortzirietako bertsoeskolara joaten. Urte hartan Eskolarteko Txapelketan parte hartu eta ordutik gaur arte bertsotan dihardu. Irakasleak animaturik hasi zen bertso eskolan, bertso-paper lehiaketako lan bat entregatu ostean. 1999.ean kantatu zuen lehen aldiz Nafarroako Bertsolari Txapelketan eta geroztik jokatu diren txapelketa guzietan parte hartu du. 2008an Nafarroako txapeldun izan zen. 2005eko Bertsolari Txapelketa Nagusian hartu zuen parte. 2007tik 2008ra martxan izan zen "Hamaika Bertute" ekimeneko kide izan zen. Bat-bateko hainbat sariketetan aritu izan da: Xalto, Mariano Izeta, Lizardi, Xenpelar edo Berritxu sarietan besteak beste. 2001ean Berritxu Saria irabazi zuen eta 2005ean Nafarroa Oinez Saria.
Bertso paper lehiaketetan ere parte harturikoa da, bai eta sariak lorturikoa ere:”Egile Berrientzako Literatur Lehiaketa”, ”Baztan Bidasoko Bertso Paper Lehiaketa” eta “Lazkao Txiki Saria” besteak beste. Epaile lanetan ere aritu izan da hainbat sariketetan: Nafarroako eta Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan, Xalto Sariketan edo Mariano Izeta Sariketan, adibidez.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
1993an, Nafarroako Eskolarteko Txapelketa. Bertsolariak: Xabier Terreros, Ekhiñe Etxepeteleku, Alaitz Rekondo, Erika Lagoma...
Jendaurreko lehen bertsoa: 1989an, Jaunartze egunean