Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Jon Sarasua

Datu pertsonalak

Izena
Sarasua, Jon
Izen abizen osoak
Sarasua Maritxalar, Jon
Jaiotza
1966 Aretxabaleta + Aretxabaleta < Debagoiena < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-jartzailea
Eragilea
Ikerlaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Tarteka egin izan ditu antolatzaile, gai-jartzaile eta gai-emaile lanak ere (1981-2000). Bertso-eskolako irakasle ere izana da (Orio, 1985; Almen, 1996; eta tartekako hainbat)

Datu biografikoak

Biografia
Kazetaritza eta soziologia ikasketak egin zituen Bilbon, eta Informazio zientzietan doktore da: 1996an aurkeztu zuen "Bi begiratu euskarazko kazetari hizkerari" izeneko doktore tesia. Pentsamentuaren historia irakasten aritu izan da Mondragon Unibertsitatean. Besteak beste, Argia, Jakin, Bertsolari aldizkarietan eta Euskaldunon Egunkarian idatzi ditu artikuluak. Andoni Egañarekin batera, bertsolaritzari eta bertsogintzari buruzko hainbat hausnarketa biltzen dituen " Zozoak beleari" (Alberdania, 1997) saiakera liburua argitaratu zuen, eta honen ondoren, "Biziaren hizkuntzaz: Txepetxekin solasean" (Gara, 1997) gogoeta liburua. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kide izan da bere sorreratik, 1986tik, 2000 urtera arte eta bertsogintzaren gainean egin diren hainbat ikerketeten egile eta eragile. Eskoriatzako Almengo bertso taldean bertsozaletu zen 1979-1980 urteetan, Patxi Goikolea, Xanti Iparragirre eta Joanito Akixuren eraginez. Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa (1981,1984), Osinalde saria (1982), Lizardi saria (1983) eta Xenpelar saria (1985) irabazi eta gero, 1986ko Txapelketa Nagusian eta 1991ko Gipuzkoako Txapelketan finalista izan da. Plazaz plaza urteetan ibilitakoa, jendaurreko jarduna utzi zuen 2000n, ebakuntza baten ondorioz. Geroztik, tarteka egin izan du agerraldiren bat. Bertso jartzaile gisa ere nabarmendu izan da, "Fauna txiki bat bertso berritan" (1995), Aitor anaiarekin batera argitaratu zuen diskoan, esaterako.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Donostian, 1981ean, Balda pilotalekuan, Gipuzkoako Eskolarteko txapelketan