Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Igor Elortza

Datu pertsonalak

Izena
Elortza, Igor
Izen abizen osoak
Elortza Aranoa, Igor
Jaiotza
1975 Durango + Durango < Durangaldea < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso irakaslea
Bertso-jartzailea
Eragilea

Datu biografikoak

Biografia
Ingeniaritza Teknikoa Topografian titulua atera zuen EHUn, Euskal Kulturaren Transmisioa graduondokoa egin zuen MUn eta Enpresa eta Erakundeen Komunikazio Zuzendaritza masterra UABn. Di-da Komunikazio Agentzian komunikazio estrategiak garatzen ditu egun. Artearen zaletasunetik eta gizarte-gaiekiko kezkatik bizi du sorkuntza, eta bertsogintza berritu duten egitasmoetan ez ezik bestelako adierazpide batzuetan ere jardun du lanean: bertso-musika taldeak, bertsotramak, antzerki eta telebista gidoigintza,… Wordker moduan gustatzen zaio aurkeztea bere burua: berbagin, palabrador, parolétarien. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidea izan da 2018tik 2024ra.
Umetan ikasi zuen bertsotan: Kurutziaga ikastolan Jon Lopategirekin eta Durangoko bertso-eskolan Santi Belarrekin. Eskolarteko txapelketetan nabarmendu ondoren, oso gazterik hasi zen helduekin lehian eta plazan.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalista izan da 2001ean, 2005ean, 2009an, 2013an eta 2017an, eta 2017koan txapelketetatik agurtu zen. Bizkaiko txapela lau aldiz jantzi du: 2000, 2002, 2004 eta 2008 urteetan, eta Araba eta Bizkaiko txapelketa ere irabazi zuen 1998an. Gainera, azken txapelketa honetan, finalista izan zen 1990, 1992, 1994 eta 1996 urteetan.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Gernikan, 1988an, Bizkaiko Eskolarteko Txapelketan. Kobratutako lehen saioa, Durangoko bertso-eskolakoekin, Izurtzan, 1989ko udaberrian. 1000 pta izan ziren.

Argitalpenak

Argitaratugabeak eta azterlanak
Elortza Igor, Sukia Xabier eta Murua Jexux. "Bertsolaritzaren hedapena eta sustapena XXI. mendean : bertsolaritza hedabideetan : tratamendua eta bertso-sarea", Euskal Kulturgintza transmisioa graduondoa, amaierako lana, 2008