Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Xabat Galletebeitia

Datu pertsonalak

Izena
Galletebeitia, Xabat
Izen abizen osoak
Galletebeitia Abaroa, Xabat
Jaiotza
1986 Lekeitio + Lekeitio < Lea-Artibai < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso irakaslea

Datu biografikoak

Biografia
Farmazialaria ikasketaz, Bigarren Hezkuntzako irakaslea da lanbidez. Ikastolan hasi zen bertsotan txikitan, Jon Lopategi irakasle zuela. Gerora, Markina-Xemeingo Bertso Eskolan eta Lekittoko Poto Bertso Eskolan ikasle zein irakasle aritu izan da urteetan, eta batan zein bestearen parte izaten jarraitzen du egun. Bizkaiko Txapelketan finalista izan da 2014an, 2016an, 2018an eta 2021ean. 2016an buruz-burukoan kantatu eta txapeldunorde izan zen. Txapelketa Nagusian parte hartu zuen 2017. urtean.