Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Unai Iturriaga

Datu pertsonalak

Izena
Iturriaga, Unai
Izen abizen osoak
Iturriaga Zugaza-Artaza, Unai
Jaiotza
1974 Durango + Durango < Durangaldea < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso irakaslea
Eragilea

Datu biografikoak

Biografia
Arte Ederretan lizentziaduna eta bertsolaritzaz gain, beste hainbat diziplinetan aritua: gidoilari, marrazkilari, Gu ta Gutarrak musika taldeko kide ere bai…
13 urterekin hasi zen bertsotan Jon Lopategiren eskutik, eta garai beretsuan Santi Belar "Begi"k gidatzen zuen Durangaldeko Bertso Eskolako kide egin zen beste hainbat lagunekin batera. Eskolarteko txapelketetan hainbat aldiz lehiatu eta Bizkaiko zein Euskal Herriko txapelak lortu zituen.
1993. urtean Bertsolari Txapelketa Nagusirako finalera iritsi zen eta hala egin zuen parte hartu zuen ondorengo txapelketa guztietan, 1997tik hasi eta 2013ra arte. Azken honetan agurtu zen Txapelketa Nagusitik. Bestalde, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (hasieran Araba-Bizkaikoa zena) bitan irabazi du, 1994 eta 1996 urteetan. 1990tik 2004ra jokatu diren Bizkaiko Bertsolari Txapelketa guztietan parte hartu du eta irabazi ez duen horietan txapeldunorde egin du ia guztietan.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Izurtzan, 13 urte zituenean, frontoian, Durangoko bertso eskolako kideekin.

Beste lanak

Bertso jarri ezagunenak
Zazpi eskale emankizunekoak