Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Guillermo Velázquez

Datu pertsonalak

Izena
Velázquez, Guillermo

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Inprobisatzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Mexikoko trobadorea

Datu biografikoak

Biografia
Trobadore hau, 1977an, trobada eta topadetan jotzen hasi zen, musikari eta poeta zaharrak maisu hartuta. Eta, halatan, berriro agerrarazi zuen 1980 baino lehen San Luis de Potositik kanpo ia ezezaguna zen tradizioa. "Huapango Arribeño" izeneko musikaren eta poesiaren tradizioa da. Genero mestizoa da berez, erreferentzia historikoetan X. mendera arte edo hariltzen dena eta, ahaidetasun kontuan, Erdi Aroko trobadoreen eta juglareen tradizioarekin estu lotzen dutena.

Guillermo estilo propioa ari da garatzen, horretarako gizarte zein kultur gaiak ardatz dituelarik, eta baita bere eskualdeko, bere herriko eta munduko gai politikoak. Tradizioko forma eta eduki poetikoak eta musikalak berritu eta bertsifikazioaren kalitate literarioa goratu ditu. Nazioarteko anitz ekitaldi eta jaialditan hartu du parte, munduko leku hauetan: Mosku, Puerto Rico, Kenya, Tanzania, Mozambike, Zambia, Zimbabwe, Ingalaterra, Portugal, Holanda, Belgika, Espainia, Estatu Batuak, Kolonbia, Alemania eta Kuba. Bestalde, 20 grabaziotik goitik ditu merkatuan, Los leones de la sierra de Xichú bezalako taldeak lagun hartuta eginak.

2003 urtean egindako Kulturarteko Topaketetan izan genuen gurekin Euskal Herrian .

**Los Leones de la Sierra de Xichú**
XXI mende hasierako kantu herrikoien arteko indartsuena zalantzarik gabe huastekoen kantua da. Mexikoko kantu honek Errepublikako ipar-mendebalde, erdialde eta hegoaldeko bederatzi estatu hartzen ditu barne: Puebla, Hidalgo, Mexiko, Veracruz, Querétaro, Guanajuato, San Luis Potosí, Tamaulipas eta Nuevo León.

Tradizio honek talde ugari ezagutzen ez baditu ere, Guanajuatoko Los Leones de la Sierra de Xichú taldea Guillermo Velázquez moduko trobalarien laguntzaile izan da 1982tik. Kantu berriez gain, taldeko bibolin jolea den José Inés Suarézen ustez, taldeak duen indarraren beste ezaugarri bat Guanajuatoko huapangoan agertutako musika eta teknika berrikuntza da, aurreko mendearen erdialdera Tamaulipasen gertatutakoen ondoren. Hain zuzen ere, Los Leones de la Sierra de Xichú taldeak eman zuen aldaketa hauen berri. Ordurarte jarana, gitarra eta bibolin batez osatutako hirukoteak bibolin, gitarra, jarana, errekinto edo baxu elektrikoz jantziko dituzte gure lehoiek, inongo kritika edo oposaketarik gabe. Era berean, talde honek "Encuentro de Huapango de la II Feria Internacional de la Sierra" deitutako topaketak sortu zituen orain 20 urte: gutxienez hiru mila pertsona biltzen dituzten hainbat kontzertu antolatzen dira, Ostegun Santu inguruko gaubelak alaituko dituzten zenbait talde batuz.