Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Gogi Dzodzuashvili

Datu pertsonalak

Izena
Dzodzuashvili, Gogi

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Inprobisatzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Georgiako inprobisatzailea

Datu biografikoak

Biografia
Georgiako Tbilisi Estatuko Medikuntza Unibertsitateko Terapia Fakultatean burutu zituen ikasketak. Musikagile eta letrista izandakoa da Acid Message eta Clear & Cold bezalako taldeetan. 2000. urtean The Morning Chant izeneko dantza ikuskizuna konposatu zuen, non Tamaz Remer izan zen koreografiaren egile. Eta, sakonki murgildu zen Experimental dantza konpainiaren sorkuntzan Montpellier Jaialdian. Antzerkian ekarpen garrantzitsuak egin ditu. Duela gutxi, Medea: Material (2001) eta To Kill Charlitte (Chekhov-en Ivanov lanaren moldaketa) antzeslanetan aritutakoa da. Eta 1995ean, William Shakespeareren King Lear lanari esker, Praga eta Edimburgon barrena ibili zen, besteak beste. Zineman eginiko azken lanak Seven Days in Tibet (2000) eta Bethlehem izan dira. Eta, telebistari dagokionez, XX Century, Time and People telesail dokumentala eta Women and Society programa aipa ditzakegu.