Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Fernando Anbustegi

Datu pertsonalak

Izena
Anbustegi, Fernando
Izen abizen osoak
Anbustegi Goñi, Fernando
Jaiotza
1977 Elizondo + Elizondo < Baztan < Baztan Ibarra < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Gai-jartzailea
Jarduerak
Bertso-kazetaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Gai-jartzaile taldean aritzen naiz. Xorroxin Irratian Bertsoinka, bertsolaritzaren inguruko programa egiten dut astean behin.

Datu biografikoak

Biografia
Elizondon sortu eta bertan bizi da. Xorroxin irratian erratari gisa aritu da hainbat urtez 2023a arte. Izan ere, 2023an Baztango alkate kargua betetzea egokitu zitzaion, 2023-2027 legegintzaldirako.

2005ean hasi zen gai jartzaile lanetan, eta geroztik plazetan eta Nafarroako zein Euskal Herriko txapelketetan aritu da eginkizun horretan.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Lehen saioa Elizondoko bestetan, bertso bazkari batean aritu nintzen gai jartzaile, 2005ean.

ELIZONDON, Xabier Silveira, Alaia Martin, Julen Zelaieta eta Jon Elizetxe bertsolariekin.