Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Etxahun Lekue

Datu pertsonalak

Izena
Lekue, Etxahun
Izen abizen osoak
Lekue Etxebarria, Etxahun
Jaiotza
1979 Larrabetzu + Larrabetzu < Uribe-Butroe < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso irakaslea

Datu biografikoak

Biografia
Magisteritza ikasketak ditu eta bertso irakasle aritu izan da hezkuntza arautuan. Etxeko giroaren eraginez bertsozaletu zen, eta 9-10 urte baino ez zituela hasi zen bertso-eskolan. Larrabetzuko Itallen bertso-eskolako kidea da.
Eskolarteko eta gazte sariketetatik pasata, 2002tik hasita Bizkaiko Txapelketako final guztietan aritu da eta 2016an txapela eskuratu zuen. 2005, 2009, 2013 eta 2017 urteetako Txapelketa Nagusietan finalaurrekoetara heldu zen.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Larrabetzun, Hori Bai gaztetxean, bertso eskolako lagunekin