Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Antonio Zavala

Datu pertsonalak

Izena
Zavala, Antonio
Izen abizen osoak
Zavala Etxeberria, Antonio
Jaiotza
1928 Tolosa + Tolosa < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
2009 Iruñea + Iruñea < Iruñerria < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Ikerlaria
Jarduerak
Argitaldaria
Biltzailea
Epailea

Datu biografikoak

Biografia
1928ko urtarrilaren 23an jaio zen, Tolosan (Gipuzkoa).
17 urterekin Jesusen Lagundian sartu zen. Filosofia eta Teologia ikasketak egin zituen. 1964an, Euskaltzain oso izendatu zuten, eta 1999an, Honoris Causa doktore egin zuen Deustuko Unibertsitateak.

Herri literaturarako zuen zaletasunak bultzatuta, bertsopaperak biltzen hasi zen, 50eko hamarkadatik aurrera, eta zeregin horretan eman du bizitza guztia.
1961ean, Auspoa liburutegia sortu zuen. 40 urte luzeko bidean, 300 liburutik gora argitaratu zituen Antonio Zavalak liburutegi horretan: bertsolarien biografia, pasadizo eta bertsoak; herriko jendearen kontakizunak; garai bateko bizimoduaren berri ematen duten liburuak; erromantzeak; narrazioak... Euskal herri literaturaren gordailurik oparoena da gaur egun Auspoa liburutegia, eta bertsolaritzaren ikuspegitik ez ezik, antropologiaren, historiaren, soziologiaren eta literaturaren ikuspegitik ere berebiziko garrantzia du.

Biltzaile, ikertzaile eta eragile izan da Zavala. Izan ere, biltzen eta ikertzen ez ezik, lan handia egin du zer kontatua zeukan jendea bilatzen eta horiek idaztera bultzatzen. Aita Zavala bertsolaritzak azken 50 urteetan izan duen biltzaile eta argitaratzailerik emankorrena izan da, eta bere obra Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskuetan utzi zuen.

Wikipedian: http://eu.wikipedia.org/wiki/Antonio_Zavala