Biografiak Atal honi buruz gehiago jakiteko- Fitxa ikusi

Andoni Egaña

Datu pertsonalak
Egaña, Andoni
Egaña Makazaga, Andoni
 
1961 Zarautz + Zarautz < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
Bertsolaria
Eragilea
Ikerlaria
Datu biografikoak
Biografia: 1961eko urriaren 2an jaio zen, Zarautzen (Gipuzkoa). Gaur egun Zarautzen bizi da, baina Gasteizen ere, Arabako eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuan, eman zituen urte batzuk. Euskal Filologiako lizentziaduna da. Gaur egun erabat sorkuntzari emana bizi da: bertsolari gisa ez ezik, telebista saioetako gidoigintzan eta idazle moduan ere nabarmendu da. Literaturan hainbat esparru jorratu ditu eta euskal prentsan kolaborazio asko egin ditu iritzi-emaile moduan. Disko bat ere badu argitaratua berak idatzitako bertsoekin, eta besterentzat ere idatzi izan ditu kantuak.
80ko hamarkadaren bukaeratik aurrera, 90eko hamarkadan batik bat, bera izan da bat-bateko bertsogintzaren ordezkari nagusietakoa.
Bertsolari ez ezik, ikertzaile, aztertzaile eta teorizatzaile moduan ere nabarmendu da Andoni Egaña. Bereziki azpimarratzekoa da bat-bateko bertsoa sortzeko prozesua azaltzeko eta ezagutarazteko egin duen ekarpena. Bat-bateko bertsoa beste kultur adierazpide batzuekin (dantza, trikitia, poesia, musika...) uztartzeko egin diren esperientzia askotan parte hartu du.
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kide izana da urte askoz, eta Ikerketa Saileko buru.
Euskal Herriko bertsolari txapelduna da azken lau edizioetan (1993, 1997, 2001, 2005)
Bertsolaritzan lehen pausuak
Itziarren, 1981eko irailean, Salegi jatetxean, ezkontza batean.
Txapelketak, sariketak eta lehiaketak
Txapelketa Nagusia 1986 : finalista
Txapelketa Nagusia 1989 : finalista
Txapelketa Nagusia 1993 : txapeldun
Txapelketa Nagusia 1997 : txapeldun
Txapelketa Nagusia 2001 : txapeldun
Txapelketa Nagusia 2005 : txapeldun
Txapelketa Nagusia 2009 : finalista

Gipuzkoako kanporaketa 1985
Gipuzkoako Txapelketa 1991: txapeldun orde
Gipuzkoako Herri Arteko Txapelketa 1999 : txapeldun (Zarauzko taldea)

Gipuzkoako eskolarteko txapelketa 2002: gai-jartzaile eta aurkezle
Gipuzkoako eskolarteko txapelketa 2003: gai-jartzaile eta aurkezle
Gipuzkoako eskolarteko txapelketa 2004: gai-jartzaile eta aurkezle
Gipuzkoako eskolarteko txapelketa 2005: gai-jartzaile eta aurkezle
Gipuzkoako eskolarteko txapelketa 1996: gai-jartzaile eta aurkezle
Gipuzkoako eskolarteko txapelketa 1997: gai-jartzaile eta aurkezle
Gipuzkoako eskolarteko txapelketa 1998: gai-jartzaile eta aurkezle
Gipuzkoako eskolarteko txapelketa 1999: gai-jartzaile eta aurkezle
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa 2000: gai-jartzaile eta aurkezle
Gipuzkoako eskolarteko txapelketa 2001: gai-jartzaile eta aurkezle
Bat-bateko sariketak: Artxanberri saria 1983: 1.
Artxanberri saria 1985: epaile
Artxanberri saria 1987: epaile
Artxanberri saria 1989: epaile
Fernando Amezketarra 1985 : 3. (taldeka) (Zarauzko taldean, Luis Otamendi eta Jauregi lagun)
Lizardi saria 1982: 1.
Lizardi saria 1983: aurkezle eta gai-jartzaile
Lizardi saria 1985: aurkezle eta gai-jartzaile
Lizardi saria 1986: aurkezle eta gai-jartzaile
Lizardi saria 1987: aurkezle eta gai-jartzaile
Lizardi saria 1988: aurkezle eta gai-jartzaile
Lizardi saria 1989: gai-jartzaile
Lizardi saria 1990: aurkezle eta gai-jartzaile
Lizardi saria 1991: gai-jartzaile
Lizardi saria 1992: gai-jartzaile
Bertso-paper lehiaketak: Basarri saria 1988: 1.saria
Basarri saria 1996 : epaile
Basarri saria 2000 : epaile
Juan Bautista de Gamiz 1991: 1. saria (18 urtetik gorakoen mailan)
Argitalpenak
Aitaren batean, Elkar, 1990 (El Diario Vasco argitartutako artikulu bilduma)
Bat bateko bertsolaritza , Bertsozale elkartea 2002 (Jon Sarasua eta Joserra Garziarekin batera)
Hogeita bina. Hariadna, 2004.
Imanol Urbieta: luzea da bidea. Ibaizabal, 2002
Niri ez zait futbola gustatzen, eta zer?. Elkar, 2004.
Pausoa noiz luzatu, Elkargintza Fundazioa / Alberdania, 1999 (eleberria)
Sokratikoek ere badute ama, Erein, 1989 (ipui bilduma)
Zaudete geldi piska batean, Elkar, 2000
Zozoak beleari. Alberdania, 1997 (Jon Sarasuak eta biak egindako saiakera bertsolaritzaz)
Tximeletak sabelean, IZ, 1994 (bertso musikatuak)
EHBE-JAKIN. Bertsolariei inkesta, Euskal Herriko Bertsolari Elkartea, 1987
Amurizaren eraginetik abiatuta, bertsolaritzari maila gorena eman dion bertsolaria. Ez dira asko izango Andoni Egaña izan den bertsolari onena dela ukatzen dutenak. Plazaz plaza erritmo harrigarrian jarduteaz gain, bertsolaritza eta ahozkotasunaren gaineko ekarpen teoriko interesgarriak ere eginak ditu.
Beste lanak
Doinu ekarpenak: Berak plazaratuak:
"Tarrapatatan", Imanol Urbieta
"Saioarena" edo "Leiho ertzetik", Jose Inazio Ansorenarena
"Liburuxka askotan"
"Begira nago jarria beraz"
"Leiho ertzetik"
"Amonaren pitokeria"
"Batzutan da argia"
"Juanito dugu iturri eta"
"Zuek horrela ikusi eta"
"Lau beso norgehiagoka"
"Irrifarra dela ta"
"Banator, bagatozela"
Autoritatea ikusi