Biografiak Atal honi buruz- Fitxa ikusi

Amaia Agirre

Datu pertsonalak
Agirre, Amaia
Agirre Arrastoa, Amaia
 
1977 Villabona + Villabona < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
Bertsolaria
Bertso-eskolako irakaslea
Bertso-transkribatzailea
Datu biografikoak
Biografia: 1977ko abuztuaren 27an jaio zen villabonatar hau, eta Euskal Filologian lizentziatua da. Hezkuntza arautuan (Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko) irakasle lanetan ari da. Xenpelar saria irabazi zuen 1998an, eta Osinaldeko txapeldunorde ere izana da. Bertso eskoletan irakasle lanak ere egin ditu. 1999ko Herri arteko txapelketan txapeldunorde geratu zen Erniope taldeko partaide izake. Erniope Aitor Usandizaga, Jexux Mari Irazu eta Txomin Garmendiarekin batera osatu zuen. Gipuzkoako 2003ko txapelketan finalista izan zen eta 2005eko Euskal Herriko txapelketan finalaurrekoetara iritsi zen, baita 2007ko Gipuzkoako txapelketan ere. 2009ko Euskal Herriko txapelketan finalerdietara iritsi zen. Hamaika Bertute ekimeneko kidea izan zen. Hitzetik Hortzera bertso programako erredaktore laguntzaile moduan aritu zen lanean 8 urtez. Bere hainbat ikaslek Eskolarteko txapelketak irabazi dituzte. Tolosaldeko HARITUZ bertso elkarguneko idazkaria da 2013az geroztik.
Bertsolaritzan lehen pausuak
Villabonan, 1990ean, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan taldekide izan zituenekin. Buruz ikasitako bertsoak, bat-batekoak balira bezala kantatuz.
Txapelketak, sariketak eta lehiaketak
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 1995: lehen fasea
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2007: finalaurrekoak
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa 1995: finalista. Handien maila
Gipuzkoako Herri Arteko Bertsolari Txapelketa 1999 : Txapeldun orde (Erniopeko taldean) eta antolatzaile
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2003: finalista
Txapelketa Nagusia 2001: azken-laurdenak
Txapelketa Nagusia 2005: finalaurreak
Bat-bateko sariketak: Axari saria 1998: Osinalde sarirako sailkatua
Bilintx saria 1994: parte hartzaile
Bilintx saria 1995: 2.
Ezeizatar Eusebio bertso saria 1992: taldean txapeldun
Hernaniko txapelketa 1996: parte hartzaile
Lizardi saria 1994: parte hartzaile
Lizardi saria 1995: finalista
Lizardi saria 1997: parte hartzaile
Lizardi saria 1998: finalista
Orixe saria 2001: parte hartzaile
Osinalde saria 1998: 2.
Xenpelar saria 1998: 1.
Bertso-paper lehiaketak: Kabi Goitia bertso-paper lehiaketa 1996: 2. saria
Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa 2007: 1.saria
Lazkao-Txiki bertso-paper lehiaketa 1995: 1. saria. 14-18 urte artekoen mailan
Leioako bertso-paper lehiaketa 1997: akzesita. 15 urtetik gorakoen mailan
Pedro Mari OtaƱo
Argitalpenak
Gipuzkoako Sailkapena 1999 libururako transkribaketa lanak
Gipuzkoako Sailkapena 2001 liburuko transkribaketa lanak.
Txapelketa Nagusia 2005 liburuko transkribaketa lanak.
Bapatean libururako transkribaketa lanak: Bapatean 2002,Bapatean 2003,Bapatean 2004,Bapatean 2005, Bapatean 2006.
Bapatean 99: hitzaurrea


Imanol Urbietarekin -Xirula Mirula-, eta Millan Telleria eta Aitor Mendiluzerekin batera, bertso batzuk grabatu zituzten, haurrentzat eginak.
"M-N ezten" taldeari hiru letra.
"Etxabe anaiak" taldeari letra bat.
"20 hatz" taldeari bi letra.
Autoritatea ikusi