Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Agin Laburu

Datu pertsonalak

Izena
Laburu, Agin
Izen abizen osoak
Laburu Rezola, Agin
Jaiotza
1985 Astigarraga + Astigarraga < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Astigarragan jaio eta bertan bizi da. Sagardotegiko semea izanik, bertan aritzen da lanean eta sagardotegiko gestio lanek hartzen dute bere egunerokotasunaren zatirik handiena. Kazetaritzan lizentziatua da eta, besteak beste, Hernaniko kronikan, Euskadi Irratian, Gaztesarean eta bereziki, Info7 irratian aritu da lanean. Aitak bultzata egin zen bertsozale eta Hernaniko bertso eskolan darama urte asko. Hamaika Bertute ekimeneko kide izana da. Eskolarteko, sariketa eta txapelketa askotan izan da partehartzaile. Besteak beste, Lizardi sariketa, Plazatik Gaztetxera eta Xenpelar ditu irabaziak. Txapelketa nagusiei dagokionez, birritan izan da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean eta azken Euskal Herriko txapelketan finalerdietara iritsi zen.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Hernanin, 2000n, Biteri Kultur Etxean, Bertsolatako haurren saioan.