Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

African Simba

Datu pertsonalak

Izena
African Simba

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Inprobisatzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Jamaikako inprobisatzailea

Datu biografikoak

Biografia
African Simba Nigerian jaio eta Londresen hazi zen. Britainia Handiko Reggae Dub eta Roots Digital ekoizlari nagusienekin lan egin du: Russ D, Disciples, Dub Judah edo Zion Train. Reggaezaleek esker on bereziz onartu zuten Jah Warriorrek ekoiztutako Tena Stelinen (One Roar) "Lion Symbol" kantuari egin zion bertsioa. Zigilu independentea du, Orash, eta honen bidez kudeatzen ditu bere lanak, esaterako, "Celebration for a new generation" (2000) bere lehen albuma. Gaur egun "Sound System Channel One"eko dja da Mikey Dreadekin batera.