Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Saioa
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Egoerak beste aldean jarri zaitu.

Deskribapena

Doinua
Larogeita hamar urte
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]

2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)  Argitalpenaren izenburua:  Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hilero etortzen zera
maitasunaren aldarriz
eman ezin dizkizudan
laztan goxoen egarriz
malkoak ta irrifarrak
biak gordean ekarriz
bizi dezun infernua
ia ezkutuan jarriz. (bis)
Etortzen zeran aldiro
gu bion artean dabiltz
eman gabeko muxuak
esan gabeko mila hitz...
Besarkatuko zintudan
gogor ilusio handiz
tartean izoztutako
kristal hau egon ez balitz. (bis)

Polizia etorri zen
ta egin nigatik galde
mendeku ta justizia
nahasten baitira debalde.
Ondo dakit zeren kontra
nagoen ta zeren alde
baina tamalez legeak
egin zituen bi alde. (bis)
Parean jarrita zaude
amodioaren jabe
disimulatuagatik
badakit ez zaude bare
zure aldean jartzen bainaiz
egon arren parez pare
ni preso sartu ninduten
ta zu ere hala zaude. (bis)

Ta kristalean arnasak
eragindako lurruna
sarri hain da gertukoa
ta sarri hain da urruna
bonbilla dardarti horrek
ez du argitzen iluna.
Ni babestea bihurtu
zizuten eginkizuna (bis)
hilean behingo bisita
astean behingo gutuna
ondo dakit ez dezula
laztana horren kuttuna
baina nik ere badakit
berriz helduko zaiguna
biok alde bakarrean
egongo geran eguna. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra