Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Saioa
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Lana
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia
Puntua: Lehengo astean zendu / zen Nelson Mandela
Puntua: Borroka egin zuen / bakearen alde
Puntua: Bakezaleak gara / bakea nahi dugu

Deskribapena

Doinua
Orain hasi bihagu
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]

2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Puntua:
Lehengo astean zendu
zen Nelson Mandela
A.Arzallus:
eta mundu osoan
piztu da kandela.
Gustorago nengoke
hemen dena dela
betiko itxi balute
egon zen kartzela.

Puntua:
Borroka egin zuen
bakearen alde
A.Arzallus:
ta nola den posible
ez zaidazu galde.
Hemen ere badabiltz
makina bat talde
baina haren ohorerik
bat’e jaso gabe.

Puntua:
Bakezaleak gara
bakea nahi dugu
A.Arzallus:
ta horren izenean
makina bat gudu
munduko lau ertzetan
piztu ohi ditugu.
Bide zuzena denik
ez nago seguru.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra