Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-11-24 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fredi Paia, Aitor Sarriegi
Bertsoa entzun |
2013-11-24 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fredi Paia, Aitor Sarriegi
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Sarriegi: Gaur egun edozein da
hemen pintorea
F. Paia: ba Picasso ez gendun
hau baino hobea.
A. Sarriegi: Gustatzen al zaizu ba
daukan kolorea?
F. Paia: Abstraktismoa dauka
barruan gordea.
F. Paia: Hemen, “Igeldo aske”
jartzen du bakarrik
A. Sarriegi: zeinek pintatu duen
ez da esan beharrik!
F. Paia: Donostiko Udalean
jarriko nuke nik
A. Sarriegi: baino han ez da jartzen
horren kuadro txarrik.
A. Sarriegi: Han lehenago zeukaten
erregearena
F. Paia: adar ta buztanakin
hemen dagoena
A. Sarriegi: erakusketan ondo
geratuko dena
F. Paia: guk ezin dugu erre
hori da problema.
F. Paia: Beitu hemen beste bat:
Aitor Sarriegi
A. Sarriegi: eta bere ondoan
hortxe dauka Fredi.
F. Paia: Saria eman behar zaio
kuadro on honeri
A. Sarriegi: ba nik ez det jarriko
hortan lan gehiegi.
A. Sarriegi: Esperantza haundirik
ez zazula izan
F. Paia: deabruan koadro hau
ederki elizan.
A. Sarriegi: Antzematen zaitut nik
zu betiko gisan
F. Paia: espraikin nenbilen
Picassoren gisan.
F. Paia: Gero langile sartu
eta apaldu naiz
A. Sarriegi: holakoak pasatu
izan dira lehen maiz.
F. Paia: Beitu kuadro hau dabil
Sorollaren usaiz
A. Sarriegi: ba nik ez det ikusten
horren modu alaiz.
A. Sarriegi: Nahi dezun dena baina
gu biok lanean
F. Paia: azken fonema ez dut
ulertu azkenean
A. Sarriegi: zerbait egin behar dela
agintzen denean
F. Paia: nik beti egiten dut lan
hemen ta etxean.
F. Paia: Lo soilik ez dut eiten
lotan baldin banaiz
A. Sarriegi: bueno ez dizu egingo
zuri hainbeste gaitz.
F. Paia: Kuadro guzti hauek jarri
ta alda dezagun gaiz
A. Sarriegi: zurekin segi baino
hobe sartu apaiz!
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra