Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-11-23 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Saioa
2013-11-23 Elizondo Txapelketa
Gai-emailea
Anbustegi, Fernando
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Zure buruari hitza eman zenion azkeneko aldia zango zela. Berriro gertatu da.

Deskribapena

Doinua
Larogeita hamar urte
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]

2013-11-23 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)  Argitalpenaren izenburua:  Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lehenengo eskuarekin
hala hartu det astiro
nere barruko ikarek
ta beldurrek ze enbido!
Ondoren eskua nire
ezpainetara det igo
gero mihiaz dastatu
zaporea maitekiro. (bis)
Urteak dira bizitzan
ez dela izaten giro
ta barruan sentitzean
mila min, mila bertigo
nola lehen egiten nuen
nekatzen nintzen aldiro
koñak edalontzi huts bat
aurrean daukat berriro. (bis)

Maitasuna omen degu
sarri bizitzaren funtsa
baina maiz hain da nekeza
maite baten aurkikuntza.
Behintzat aspaldian inor
ez zait etorri honuntza
ta ezinari alkoholak
hobeto ohi dio bultza. (bis)
Gauero hotz dut ohea
ta goizero hotz dut dutxa
ez da ez haundia izan
nere sorpresaren kutxa
botila daukat parean
ta izozturik gorputza
beti dago erdi betea
eta beti erdi hutsa. (bis)

Bi urte pasatu ditut
tabernetatik aparte
nik uste nuen bazela
sendatzeko aina tarte.
Kaleko argi piztuek
tentazioa dakarte
eta nik adikto izan
behar omen det hil arte. (bis)
Badakit ez dela ona
ta egin didala kalte
baina alkohola bihurtu
zait aska ezin den kate.
Nahiz sarri pentsatzen dedan
berriro utzi nezake
baso barruko izotzek
ezetz esaten didate (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra