Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-11-23 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Julio Soto

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Saioa
2013-11-23 Elizondo Txapelketa
Gai-emailea
Anbustegi, Fernando
Bertsolariak / Egileak
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Soto, Julio
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gurasoak zarete. Zuen alabak plazaz plaza mutil-dantzak dantzatzeko asmoa agertu dizue. Zuri, Mantxi, arras ongi iruditzen zaizu; Julio beldur da jaso dezakeen tratuarengatik.

Deskribapena

Doinua
Espainian behera
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2013-11-23 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Julio Soto

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Manzizidor:
Gure Oihanak nahi du
dantzaz plazaratu
eta garai txarrena
ez du aukeratu
nahiz herriko askontzat
hori den pekatu
“Mutil-dantza” izena
dula ezin ukatu
baina izenak ezin du
pertsona mugatu. (bis)

J. Soto:
Egia borobila
esan didazuna
kulturaren parte da
dantza euskalduna.
Ar, eme berdintzeko
nahiz baden eguna
ordea ez zazula
ahaztu kuttuna
bera izango dela
sufrituko duna. (bis)

I. Mantzizidor:
Ama beti dago prest
umeak hezteko
ta erakutsi nion
goiari eusteko.
Gogoa zeukan “Mutil
dantza” ikasteko
ta animatu nunez
plazara irteteko
prest nago berarekin
neroni hasteko. (bis)

J. Soto:
Ahoz gizarte bat da
izatez askea
ordea aldaketa
oraindik gaztea.
Mugi gaitezen mugi
ta ze nahastea!
“Mutil-dantzan” alaba
senar, emaztea
ze iruditzen zaizu
hirurok hastea? (bis)

I. Mantzizidor:
Ba martxan jar gaitezen
daukazun planean
alabari lagunduz
bere afanean
“Mutil-dantza” galduko
baita azkenean
ta esango dute bai
etorkizunean
“Libratu ginan neskak
hasi ziranean.” (bis)


J. Soto:
Berdindu gizon andre
señor zein señora
denak berdinak gara
ta hala gustora.
Dantza da hanka behera
eta hanka gora
berdintasuna heldu
dakigun gerora
mundua hankaz gora
jarri beharko da. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra