Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-11-17 Murgia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Beñat Gaztelumendi
Bertsoa entzun |
2013-11-17 Murgia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Beñat Gaztelumendi
Neurria:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
B. Gaztelumendi:
Hila ez degu osatzen
eta gara hona sartzen
ni’re haseran zure modura
ez nintzen ausartzen.
Nahiz ta ez dezun gozatzen
ta burumakur zoazen
hona bidali gintuzten haiek
ez dira lotsatzen. (bis)
U. Agirre:
Haiek ez daude gure zai
ez baitira sentitu gai.
Ate txikitik makur sartu naiz
ta izerditan blai
ez bainuen etorri nahi
hargatik ez nago lasai
nik lotsa badet barruan baina
gosea ere bai. (bis)
B. Gaztelumendi:
Nik hainbeste erreparo
izango zenuen klaro
baina krisiak marka guztiak
baititu igaro
Mikel gosetua dago
ta etxe gabe Alvaro...
Martxa honetan izango gera
gero ta gehiago. (bis)
U. Agirre:
Lana galdu eta bela
ezin zitekeen bestela.
Honuntz etorri ta begi azpia
hain daukat umela
ez dago giro epela
izan behar zen bezela.
Kezka bat daukat egoera hau
luze joango dela. (bis)
B. Gaztelumendi:
Soilik dauzkagu bi plato
ez degu jango galako
bai egia da akaso joango
dala luzerako.
Oraindik ez zaude plako
baina bazenu beharko
portal bat eta kartoiak dauzkat
nahi duzunerako. (bis)
U. Agirre:
Ez dut nahi hara sartzea
ta ze nahi‘zu kontatzea?
Lanikan gabe estu ditugu
aurre ta atzea.
Nik hutsik daukat etxea
eta gainditu trantzea
Beñat txarrena izango degu
hontara ohitzea. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra