Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-11-17 Murgia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Xabier Silveira

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Saioa
2013-11-17 Murgia Txapelketa
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Silveira, Xabier
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aitak zarete. Banandu zinetenetik haurren zaintza zuen bikotekide ohiek dute. Sinadurak biltzen ari zarete zaintza partekatuaren alde.

Deskribapena

Doinua
Uso zuri bat inguratu zait A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]

2013-11-17 Murgia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Xabier Silveira

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi:
Nahiz haurra ekarri amak ta biok
batera hazi genezan
zenbat bikote hautsiren berri
ekarri ohi duten prentsan!
Hemen gabiltza firma bilketan
bion zaintzaren defentsan
haurrak merezi duen maitasun
erdia jaso ez dezan.

X. Silveira:
Hemen gabiltza erran bezala
sinadurak ezin batu
zurekin ados nago erabat
ta ezin dizut gain hartu.
Emakumeen eskubidea
behar da errespetatu
baina umeen eskubiderik
ez dezatela mugatu.

B. Gaztelumendi:
Eskubideak denoi mugatu
nahi zizkiguten akaso
legeak esan behar al du ba
maitasuna nondik jaso?
Haseran amets gisa hasia
bilakatu da arazo
bikote izan ezin badegu
izan gaitezen guraso.

X. Silveira:
Baina aukera eduki behar
genuke horretarako
ta ez daukagu epaile batek
hala esan duelako.
Umeen aita izan ezina
tortura da niretzako
aita txar izan behar ote dut
senar txarra nintzelako?

B. Gaztelumendi:
Senar kaxkarra izanagatik
izan zaitezke laguna
umea ez da eta orduan
pasa zenan erruduna.
Zaintzaren alde egin dezagun
gure eskutan deguna
heldu ez dadin haurrak zein geran
jakingo ez duen eguna.

X. Silveira:
Hori horrela ez gertatzerik
nola edo hala nahi nuke
baina gizarte honetan ezer
aldatzerik ez dut uste.
Etsi dezazun benetan bada
gomendatuko nizuke
gaur egun lege egiten ume
batzuk jarri baitituzte.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra