Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-11-16 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
Bertsoa entzun |
2013-11-16 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Puntua:
Zenbat kafe edaten
duzu egunean?
A.Martin:
Kafeina pixka’t dut
nere barrenean
batekin hasi eta
zortzi azkenean
baina utzi behar dut
etorkizunean.
Puntua:
Kafeina gabea
kafea ote da?
A.Martin:
Ze metafisikoa
den zure galdera!
Kafeinaduna hobea
nere arabera
laister hartuko dugu
biok bat batera.
Puntua:
Lehen lagun zituen
puru eta kopa
A.Martin:
trago bat hartu eta
kalada bat bota.
Debekatu badute
neri ez zait inporta
beti egon naiz eta
lege denen kontra.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra