Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-11-09 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Saioa
2013-11-09 Gernika-Lumo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Soto, Julio
Lana
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia
Puntua: Fagorrenak hartu du / itxura eskasa
Puntua: Ia herri osoa / dago kezkatuta
Puntua: Aterabideren bat / aurkitu beharko

Deskribapena

Doinua
Haizeak bidali du
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2013-11-09 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Puntua:
Fagorrenak hartu du
itxura eskasa.
J. Soto:
Ta horren lekuko da
gure herriko plaza.
Langabeziak dakar
sarri malko jasa
baina injustizia
hau ezin da pasa.

Puntua:
Ia herri osoa
dago kezkatuta.
J. Soto:
Kalera joan beharko
diren pentsatuta
baina altxa burua
puntarikan punta
zerbait lortuko dugu
eskutik helduta.

Puntua:
Atera bideren bat
aurkitu beharko.
J. Soto:
Ta gaurko ez baldin bada
dadila biharko
denak famili gara
gizon ta neskato
ta denen artean ez al
dugu indar asko?

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra