Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-10-26 Oion Txapelketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra
Bertsoa entzun |
2013-10-26 Oion Txapelketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Puntua:
Denda txikiak gero
eta larriago.
I.Ibarra:
Ba ni txikietara
joaten naz gehiago
nahiz ta haundiez bete
daben hau zeharo
hemen konponbidea
geure esku dago.
Puntua:
Supermerkatuetan
badabil jendea
I.Ibarra:
dana topau leike han
jana ta lorea
baina txikiek deuke
euki kolorea
eta tratua ere
askozaz hobea.
Puntua:
Bisitatzen al duzu
herriko azoka?
I.Ibarra:
Ez justu ordu horretan
lanean nago ta.
Nahiz ta uda partean
begirada bota
horixe indartzea
da gure erronka.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra