Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-10-19 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Saioa
2013-10-19 Legazpi Txapelketa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Pozik zaude horrenbeste jende zoriontsu egitea lortu duzulako.

Deskribapena

Doinua
Itsaso hori dago zatarra
Neurria / Estrofaren izena
Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]

2013-10-19 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza

Neurria:  Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)  Argitalpenaren izenburua:  Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Oholtzara igo ta jendea zai
ze bertso klase, ze bertso usai.
Gaizki egiteko bildurra beti
bertsolariaren etsai. (bis)
Etxetik irten ta non-nahi
pozez kantatzeko alai
eduki dut nahiko dohai.
Badakizue bertsolariok
baina ez dugu dena jai:
hainbat jenderi poz eman diot
sufriarazi ere bai. (bis)

Gazte garaian dena korrika
doa indartsu ta irrintzika
aita ta ama ere askotan
irriai ezin eutsita. (bis)
Bapatekoaren kinka
lortu nahiaren irrika
ez da beti hain polita.
Aitai lehen eman gonbidapen bat
baina ez du egin bisita.
Han egongo da ezkaratzean
irratia itzalita. (bis)

Lau urte dira dagoeneko
hementxe egin nuela peto
baina sasoia izango dugu
horri buelta emateko. (Bis)
Prestu nago kantatzeko
gogo aldetik perfekto
rima eta doinuz lepo
ta agintzen dut eingo dudala
sekula baino hobeto
lehengo denak ta jende gehiago
zoriontsu egiteko. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra