Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-10-13 Altsasu Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Oihane Perea

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Saioa
2013-10-13 Altsasu Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolariak / Egileak
Agirre Goia, Unai
Perea, Oihane
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bikotea zarete. Bazkalostean, mendi buelta bat egiteko plana egin duzue. Zu, Unai, prestatzen hasi zara, eta Oihane sofan lo hartzen ari dela ikusi duzu.

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2013-10-13 Altsasu Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Oihane Perea

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U.Agirre:
Asteburu honetan
bikotean seta
mendiko tontorrari
jarria arreta
mugitzen ez bazera,
pronto nago eta,
sofan emango dezu
gaurko mendi buelta.

O.Perea:
Aguraineko jaiak
bertatik bertara
aspaldiko partez
nik barre ta algara,
joan poliki-poliki
zu Irun mugara,
ni aklopatuko naiz
bigarren bueltara

U.Agirre:
Bikotekideakin ni
nago penetan.
Huts egiten bait dit nei
berak gehienetan.
Igual bueltatuko naiz
ni gaurko honetan,
zu lehenguan bezela,
goizeko seiretan.

O.Perea:
Goizeko seirak eta
zenbat berriketa
parranda egin nahian
ta ez mendi buelta.
Bueno onar dezaket
gaur zure kasketa,
horrela siesta lasai
egingo dut eta.

U.Agirre:
Ohietikan sofara
beti dago kotan
Parrandara erten bai
ta orduan borrokan
Oihane zurekin ni
nazkatu naiz hontan,
txitak atera arte
segi zazu lotan.

O.Perea:
Goxatu egingo zaitut
oraintxe muxu truk,
horretarako beste
enkantua badut.
Emango al ditugu
orain nik eta zuk
sofan goxo jarrita
mendi buelta batzuk?

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra