Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-10-13 Altsasu Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Saioa
2013-10-13 Altsasu Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolariak / Egileak
Agirre Goia, Unai
Gaztelumendi, Beñat
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bikotea zarete. Kreditu txartela lapurtu dizuete. Salaketa jarri, eta gaur jakin duzue zuen alabak erabili duela.

Deskribapena

Doinua
Beti penetan beti penetan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]

2013-10-13 Altsasu Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Beñat Gaztelumendi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi:
Gure etxean ez degu izan
ez goserik ta ez hotzik.
Pentsatzen nuen etxean denok
ibiltzen ginela pozik.
Alabak bere txanponen faltaz
inoiz ez du egin hitzik
ni lapurtzeak ez nau kezkatzen
eskatu ez izanak baizik.

U. Agirre:
Etxe guztitan da miseriya
berdin hemengo ta hango.
Langabezian ondo gaudenik
orain ez dizut esango.
Lapurtu digu txartela eta
etxetikan urrun dago
bai baitzekien eskatu ezkero
ez geniyola emango.

B. Gaztelumendi:
Urrun joana izan liteke
guretzat kate astuna.
Sortu genuen familia ta
hatzean det eraztuna.
Berak hautatu duen bidea
degu bidetan estuna
amodioak ematen baitu
diruak lortzen ez duna.

U. Agirre:
Ondo pentsatu beharra degu
esaten ni naiz hasiko
gure alabari zernahi egiten
ere ez diyogu utziko.
Salaketakin segi ezkero
ni ez nintzake biziko
ta salaketa kendu ezkero
ez du inoiz ikasiko.

B. Gaztelumendi:
Azkenekoa zen koadrilan ta
azkenekoa klasean
ez nuen uste zebilenikan
ordea galdu antzean.
Hamasei urte ta familia
ezin da utzi atzean.
Lasai, berriro bueltatuko da
kreditua bukatzean.

U. Agirre:
Ez dezu bota aizu maitia
hain arrazoi borobila:
bi mila euro bakarrik daude
ta gastatu ditu mila.
Neronek ere desiatzen det
lehenbailehen etor dadila.
Bere guraso biok gera ta
Beñat goazen bere bila.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra