Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-10-12 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Saioa
2013-10-12 Hendaia Txapelketa
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Amaia
Lana
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia
Puntua: Zenbat amets dauzkazu / geroko utzita
Puntua: Dena ez da irteten / amestu bezala
Puntua: Amesgaizto berdina / gauero gauero

Deskribapena

Doinua
Haizeak bidali du
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2013-10-12 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Puntua:
Zenbat amets dauzkazu
geroko utzita?
Agirre:
Asko baina oraindik
bat det hor eutsita.
Hendaian izan arren
gaur bertsoen zita,
BECera egin nahi det
hurrengo bisita.

Puntua:
Dena ez da irteten
amestu bezala.
Agirre:
Gaurkoa kunplitzeko
gai banintz, ojala!
Gustora ari naiz ta
segi nahi det hala.
Behatzekin ikutu
nahi baitet finala.

Puntua:
Amets gaizto berdina
gauero gauero.
Agirre:
Finaletik kanpora
nagoela edo,
amore ematerik
etzazu espero,
ametsa lortzen baita
saiatu ezkero.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra