Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-10-12 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iñaki Apalategi Astigarraga
Bertsoa entzun |
2013-10-12 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iñaki Apalategi Astigarraga
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Apalategi:
Hartu zapi zuria
ta jarri trabeska.
Sala danan pasaran
egin det erreska.
Ta zu atzetik zatoz
luparekin kezka
astean behin pasata
nahikoa da neska! (bis)
A. Agirre:
Zukin astean lautan
zenbat konpromezu!
Ez zera ondo ari
ta ni beti kexu.
Suabe pasatzen duzu
baina aizu, aizu!
Mina hartzen duela
pentsatzen al dezu? (bis)
I. Apalategi:
Nik suabe pasatzen det
behin mopa pasata
ta gero sofan jarri
ertzean botata.
Zu terremoto gisan
hortxe riki-raka.
Amaia ondo zaindu
betirako da ta. (bis)
A. Agirre:
Zurekin behar badet
hasi eta buka
etxeko egoera
hobe aldatuta
Ai! Begira ze galtzak
mekauen la fruta!
Ta uste du ditula
ondo plantxatuta! (bis)
I. Apalategi:
Nere galtzak egiten
dute enbarazu
Horren ximurrak ere
ez daude ba aizu!
Zure estilo hori
nahiago baduzu
hurrengoan zerorrek
plantxatu itzazu. (bis)
A. Agirre:
Maite det bera baina
hain nago etsita!
Trapo zuriz horrela
eiten dit bisita.
Galtzak nola txukundu?
Nago sinetsita
ondo gerauko dira
ni gainen jarrita. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra