Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-10-12 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Iban Urdangarin, Iñaki Zelaia
Bertsoa entzun |
2013-10-12 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Iban Urdangarin, Iñaki Zelaia
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Zelaia:
Nik Iban konbentzitzen
zer-nolako lana!
Mendira egin nahi nuen
asteburuz plana
hoteletan gastatuz
gure diru dana
adornotako al degu
autokarabana? (bis)
I. Urdangarin:
Ni’re garai batean
hain gaztea nintzen
poxpolo kaja baten
mundua korritzen
baina zu ezagututa
ia ez naiz harritzen
nazka-nazka egin naiz
platerak garbitzen. (bis)
I. Zelaia:
Beraz platerarekin
eskutako mina
beraz horrek izan du
kriston eragina
praktika gehio izango
zenuke jakina
etxian gehiagotan
ariko bazina. (bis)
I. Urdangarin:
Parking xelebre baten
kanpora begira
kantzontzilo zikinak
polsan sartuz tira.
Tortilla xelebre bat
gosean neurrira
horrelako oporrak
oporrak al dira? (bis)
I. Zelaia:
Alper hutsa zera ta
ez egin negarrik!
Saiatu ezkero egin
leike plan earrik.
Zerbeza hartu eta
zu sofan bakarrik
hortako ez dago etxetik
atera beharrik. (bis)
I. Urdangarin:
Autokarabana hau
Iñakiren kalten.
Ia aspertuta nago
zopa zaharrak jaten.
Gaur lo egin behar det
tres estrellas baten
ta zuk aparka zazu
hotelaren aten. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra