Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-10-12 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto, Felix Zubia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Saioa
2013-10-12 Hendaia Txapelketa
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolariak / Egileak
Soto, Julio
Zubia, Felix
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Felixek etxeko gela bat alokairuan jarri zuen, eta Juliok hartu zuen duela hilabete. Arratsaldero bezala, orain ere hasi da Julio tronpeta jotzen.

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2013-10-12 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto, Felix Zubia

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


F.Zubia:
Gela alokatzeko
hainbeste interes.
Jakin musikazale
nauzula ni neurez
Baina tronpeta juaz
gitarraren ordez.
Txarangaren batera
joan zaite mesedez

J.Soto:
Do, re, mi, fa, sol, la, si,
partiturak hitza,
ez al zaizu gustatzen
daukadan langintza?
Txarangara joateko?
Baina zertan zabiltza?
Zabaldu belarriak
gozatu bizitza

F.Zubia:
Pakitoren martxa zuk
aintzakotzat hartu.
Zure musika fina
ezin det onartu.
Horko do, re, mi, fa, sol,
ta azkenik jo gaitu.
Zure tronpetagatik
ezindet gozatu.

J.Soto:
Ba sartu zigarroan
bi hosto kalamu,
ez zinake egongo
ni egoteaz damu.
Nagoen logela hau
bizitza eremu
insonorizatuta
jarri izan bazenu

F.Zubia:
Zure tronpeten notak
belarritan mailu,
horko do, re, mi, fa, sol,
eta kontu alu.
Ez ginuke izango
mila eskandalu
tronpeta kalamua
erretzerik balu.

J.Soto:
Hau ez da Tenerife
baino badu antza
Ez gaude zahartuta
nahiz egin balantza
“Pajaritosporaquí”
ez egin zalantza,
etorri ondora ta
egintzagun dantza.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra