Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-09-29 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
Bertsoa entzun |
2013-09-29 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Zaldua:
Sukaldaritza dugu
aspaldian modan
A.Martin:
baina nik ez dut jartzen
askotan aproban
tortilla irteten zait
saltxitxaren forman.
Saio on bat sukaldatu
nahi dut Villabonan.
J. Zaldua:
Elikadurarekin
zaindu osasuna.
A.Martin:
Zuretzat har ezazu
esan didazuna
aholku emateko
a ze gaitasuna!
Denetik jatea da
nere erantzuna.
J. Zaldua:
Ekologikoa da
oso garestia
A.Martin:
baina goxo, sano ta
benetan eztia.
Transgenikoak sortu
ohi dit angustia
hala ere jaten dut
dagoen guztia.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra