Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Zapirain Anaiak Bertso-Paper Lehiaketa (32. 2020. Errenteria)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Errenteria
Bukaera data
2020-12-18
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2020-12-01
Hedadura lekua
Euskal Herria
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Errenteriako Bertso-Eskola (Xenpelar)
Lau Haizetara Elkartea
Txapelduna
Goikoetxea, Ekaitz

Deskribapena

Saritutako lana
1- Ekaitz Goikoetxea
2- Aner Euzkitze
Oinarriak
PARTE HARTZAILEAK
Lehiaketa honetan edonongo bertso-jartzaileak har lezake parte, aurten 17 urte edo gehiago baldin baditu.

EGIN BEHARREKOA
Bertso-sorta bakoitzak gutxienez 8 bertso izan ditzake eta gehienez 14. Bertsoen gaia, neurria eta doinua librea izango da.
Lehiakide bakoitzak, gehienez ere, 3 bertso-sorta aurkeztu ditzake.

EPEA ETA BALDINTZAK
Lanak jasotzeko azken eguna abenduaren 1a izango da.
Bertso guztiek berriak izan behar dute, beste inon saritu edo argitaratu gabeak.

SARIAK
1. saria: 875€ eta oroigarria
2. saria: 500€
(Sari hauek %20ko atxikipen fiskala izango dute. Epaimahaiak sariren bat eman gabe utz lezake)

NORA ETA NOLA HELARAZI
Bertso-sortak posta arruntez zein posta elektronikoz bidali daitezke.

- Posta arruntez:
Jatorrizko sorta eta bi kopia gutun-azal itxi batean, kanpoaldean izengoitia jarrita. Barruan, beste zorro txikiagoan, egilearen izena, helbidea eta telefono zenbakia.
Bertso-paperean ez du egilearen izenak agertu behar. Bertso-sorta bakoitza izengoitiz sinatuko da eta egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea eta telefonoa aparteko gutun-azal batean sartu beharko dira, kanpoaldean izengoitia ageri dela.
Lanak bidaltzeko helbideak:

Lau Haizetara euskaldunon elkartea
Pablo Iglesias kalea, 11
20100 Errenteria-Orereta

Errenteria-Oreretako udaletxea
Euskara zerbitzua
Herriko plaza, z/g
20100 Errenteria-Orereta

-Posta elektronikoz:
PDF formatuko bi dokumentu bidali behar dira; batean bertso-sorta bera eta goitizena; eta bestean, goitizena eta norberaren xehetasunak.
Helbide elektronikoa: xenpelarbertsoeskola@lauhaizetara.eus

EPAIA ETA SARI BANAKETA
Epaimahaia antolatzaileak izendatuko du, eta bere erabakia aldaezina izango da.
Sariak abenduaren 18an banatuko dira.
Saritutako lanen jabetza antolatzailearen esku geratuko da, eta argitaratzeko eskubide osoa izango du.
Irabazleak, edo ordezkoak, bere bertsoak kantatuko ditu sari banaketan.

Faseak

Txapelduna
Goikoetxea, Ekaitz
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin