Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Lazkao-Txiki Bertso-Paper Lehiaketa (26. 2017. Ordizia)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Ordizia
Hasiera data
2017-05-24
Bukaera data
2017-09-10
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2017-07-01
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa
Webgunea
http://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2017052915341088/lazkao-txiki-bertsopaper-lehiaketa-2017/kulturklik/eu/z12-detalle/eu/adjuntos/lazkao%20itxiki%20bertsopaper%20lehiaketa%202017.pdf

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Argi Berri Elkartea
Epai-mahaia
Olano, Manuel
Sarriegi, Izar
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"

Deskribapena

Saritutako lana
Helduak:
1. Ekaitz Goikoetxea, "Ispilutxo, ispilutxo"
2. Aitor Albistur, "Abdul Halim"
3. Jon Gurrutxaga, "Han daude josirik"

Gazteak:
1. Aner Peritz, "Libre izan hadi behintzat"
2. Idoia Granizo, "90-60-90"
3. Iraitz Sarasola, "Motxila ikusezina"

Gaztetxoak:
1. Nikolas Contreras
2. Naia Arrizabalaga
3. Maddi Diaz
Oinarriak
ANTOLAKETA
Lehiaketa hiru mailatan banatzen dugu:
- Gaztetxoen maila: 13 urte artekoentzat (2017an 14 betetzen ez dituztenentzat).
- Gazteen maila: 14-18 urte artekoentzat (2017an gutxienez 14 eta gehienez 18 urte betetzen dituztenentzat).
- Helduen maila: 1998an edo aurretik jaiotakoentzat.

LANAK
- Gaztetxoen mailan, parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake. Bertsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez 2 eta gehienez 4 izango dira.
- Gazte eta Helduen mailetan, berriz, parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake. Bertsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez 8 eta gehienez 12 izango dira.

GAIA
- Gaztetxoen mailan, neurria eta doinua libreak izango dira, ez ordea gaia. Gaia "HERRIKO ALKATEA BANINTZ!" izango da.
- Gazte eta Helduen mailetan, berriz, gaia, neurria eta doinua bezala, librea izango da, bakoitzaren aukerakoa.

HELBIDEA
Lanak helbide honetara bidaliko dira: ARGI BERRI Elkartea (Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa), Gipuzkoa Kalea 15-behea, 20240 ORDIZIA.
Nahi bada e-postaz ere bidali daitezke lanak: aitor-c@ahize.aek.eus.

EPEA
Lanak 2017ko uztailaren 1aren aurretik bidaliko dira aurretik aipatu helbidetakoren batera.

BALDINTZAK (guztiek bete beharrekoak)
- Bertsoek jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketa batean saritu gabekoak izan behar dute.
- Lanak bidaltzerakoan originala eta lau kopia bidaliko dira (ohiko posta erabiliz gero).
- Lanak izenordez bakarrik sinatuko dira. Izenorde hori bertso sortaren barrenean jartzea hobeto. Eta izenordearekin bakarrik bidaliko zaizkigu. Izenorde horrek guztiz ezezaguna izan behar du.
- Beste gutunazal batean, izenordearekin batera bidaliko zaizkigu beste xehetasun guztiak: egilearen izenordea eta izena, adina (jaiotze-data), helbidea, telefono zenbakia e.a. (karnetaren kopia bidaltzea gomendagarria da).
- Bertsoak ordenagailuz idatzirik bidaltzea eskatzen da.
- Bertso bakoitzari bere ordena-zenbakia jarriko zaio.
- Ezinbestekoa da, bestalde, bertso sorta bakoitzaren doinua izenburuaren ondoan zehaztea.
- E-mailez bidaliz gero, berriz, mezu berean alde batetik bertsoak eta bestetik egilearen datuak bidaliko dira.

SARIAK
Sari hauek jasoko dituzte: (garaileek TXIKI-a bana jasoko dute)

Gaztetxoek:
1.ak 200 €
2.ak 100 €
3.ak 50 €

Gazteek:
1.ak 300€
2.ak 200€
3.ak 100€

Helduek:
1.ak 500€
2.ak 400€
3.ak 300€

Epaimahaiaren esku geratzen da sarien banaketa. Edozein sari eman gabe utzi dezake behar adinako kalitatea topatzen ez badu. Eta, bestalde, sariak erdibanatzeko aukera ere berea izango du, hala baderitzo. Sari horiez gain aipamen bereziak ere egon daitezke.

SARI BANAKETA
2017ko irailaren 11ean egingo da Ordizian Euskal Jaien barruan.

EPAIMAHAIA
Epaimahaia antolatzaileek, Ordiziako Udalaren oniritziarekin, antolatuko dute eta aurrez jakinaraziko dute nortzuk osatuko duten. Epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira.

LANEN JABETZA
Lan sarituen jabetza antolatzaileen esku geratuko da. Antolatzaileek eskubide osoa izango dute lan horiek argitaratzeko. Egileak bere lanak argitaratzeko asmorik izango balu, antolatzaileekin konpondu beharko luke.

INFORMAZIOA
Beste informaziorik edo behar izanez gero telefono zenbaki honetara dei dezakezue: 649011262 (Aitor).
Weberako aurkezpena
Bertsolaritza goraka ari da... Duela urte batzuk pentsatzen ez genituen pauso eta urrats berriak eman dira bertsolaritzaren inguruan. Bertsolaritza eta bertso-zaletasuna parez pare doaz aurrera eta hala behar, batek bestearen beharra baitu aurrera egitekotan.
Guk ere hasi ginenean ez genuen pentsatzen gauzek hain bide bizkorra eraman behar zutenik. Joxe Mielen babesa bilatu genuen, bera baitzen une hartan Goierriko bertsolaririk ezagunena. Esan ere halaxe genioen hasi berri hartan: "izan ere Lazkao Txiki izan da eta da oraindik bertsolaritzaren ispilu eta eredu paregabea goierritarrontzat eta berak eta beraren lanak azaltzen dizkie ongien gaurko gazteei bertsolaritzaren itzal-argiak". Baina laster joan zitzaigun Joxe Miel. Hasi eta hurrengo urtean bertan umezurtz utzi gintuen. Joxe Miel joan bazitzaigun ere guk geuretzat nahi dugu bere itzala eta hasi bezala bere izenean jarraituko dugu lanean.
Gizon handia bihurtu da Lazkao Txiki txikia. Haren aipamena handia da, zabala da. Bizitan hain txikia, hain eskasa zirudien hura, hil zen eta gizon aipatua eta famatua bilakatu zaigu. Guk ere ez daukagu saltzeko, jakina. Eta hasiera hartan genioen bezala bera aurkeztu nahi dugu bertsolaritzaren eredu bezala.
Joxe Miel joan bazitzaigun ere, zutik dirau haren ereduak. Eta horixe da gure zeregina, horixe da nahi duguna. Joxe Mielen izpiritua, euskal izpiritua, bertsolari izpiritua, txertatu nahi dugu ernaltzen ari diren muin berrietan. Horixe da gure helburua, horixe dugu gure helmuga.
Enbor zaharra landare berriek bakarrik ordezka dezaketela esaten genuen. Eta horixe da gu guztion zeregina. Landare berriak sustatzea, zaintzea... Asmo horrekin sortu genuen Bertso Eskola eta horixe bera da gure lehiaketa honen helburua.
Guk ere sarreran aipatzen genuen aurrerakadaren, berrikuntzaren partaide izan nahi dugu. Guk ere gure alea jarri nahi dugu. Gure ekimenak balioko al du guztion ekimena laguntzeko, bultzatzeko, sustatzeko eta sendotzeko.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin