Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
San Andres Bertso-Paper Lehiaketa (23. 2016. Eibar)
Oinarrizko informazioa
- Ekitaldi mota
- Lehiaketa
- Lekua
- Eibar
- Hasiera data
- 2016-10-03
- Bukaera data
- 2016-11-27
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2016-11-07
- Hedadura-mota
- Euskal Herri mailakoa
- Webgunea
- http://etakitto.eus/berriak/kultura/gaur-zabaldu-da.html
Parte hartzaileak
- Antolatzaileak
Eta Kitto! Euskara Elkartea
Deskribapena
- Saritutako lana
- 16 urtetik gora:
1.go saria: Eli Pagola (Hernani)
2. saria: Julian Albistur (Orereta)
16 urtetik behera:
1.go saria: Peru Alberdi (Eibar)
2. saria: Eneko Osoro (Eibar) - Oinarriak
- Betebeharrekoak eta sariak:
Aurten ere hiru maila bereiziko dituzte: Eibarko 16 urtetik beherako ikasleek bertso bat edo kopla bi aurkeztu beharko dituzte, eta 16 urtetik gorakoek (Euskal Herri osora zabaldua) 4 puntu edo gehiagoko 6 bertso gutxienez.
Gaia eta doinua libreak izango dira eta lanaren hiru kopia bidali beharko dira gaitzizenarekin sinatuta. Gutunazal itxi batean gaitzizena identifikatzeko datuak sartuko dira: izen-abizenak, telefonoa eta adina. Taldean egindako lanik ez da onartuko eta bertsoak postaz bidali edota norberak ekar ditzake …eta kitto!-ra (Urkizu 11 solairuartea, 20600 Eibar).
Epaimahaiak azaroaren 18an emango ditu ezagutzera irabazleen izenak, eta azaroaren 27an, domeka, Portalean egingo den San Andres Bertso jaialdian banatuko dira sariak.
Sarituek San Andres Bertso Jaialdian euren lanak abestuko dituzte eta orduan banatuko zaizkie sariak irabazleei: 16 urtetik beherako mailan, irabazleak liburua eta txapela jasoko ditu eta bigarrenak liburua eta plaka; eta helduen mailan nagusitzen denak 300 euro eta txapela eskuratuko ditu eta bigarrenak 250 euro eta plaka.
Faseak
- Saioak
2016-11-27 Eibar Berezia