Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Lazkao-Txiki Bertso-Paper Lehiaketa (25. 2016. Ordizia)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Ordizia
Hasiera data
2016-05-12
Bukaera data
2016-09-11
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2016-07-01
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Argi Berri Elkartea

Deskribapena

Saritutako lana
Gazteak: Aner Peritz, "Bizi banaiz ez da hilko".
Helduak: Karmele Mitxelena, "Bigarren eskuko bihotzak".
Oinarriak
Zilarrezko ekitaldia beteko du, aurten, Ordizian antolatzen duten Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketak. Argi-Berri elkarte antolatzaileak eta Ordiziako Udalak, laguntzaile gisa, 25. lehiaketaren deialdia zabaldu dute. Lanak aurkezteko epea uztailaren 1ean bukatuko da.

Ohi bezala, adinka bereizitako hiru maila izango ditu bertsopaper lehiaketak: haurrena (13 urte arte), gazteena (14-18 urte artekoak) eta helduena (18tik gorakoak). Sari banaketa ekitaldia irailaren 11n egingo dute, Euskal Jaietako igandean.

Neurri eta doinu librean, partaide bakoitzak nahi beste bertsopaper bidal ditzake. Gaia zehaztuta maila bakarrean dago, haurrenean hain zuzen: Zer izan nahiko zenuke handitan?. Beste bi mailetan, gaia librea da. Gutxienez zortzi eta gehienez hamabi bertso idatzi behar dira.

Sariak lehen hirurentzat

Adin maila bakoitzean, hiru sari izendatuko ditu epaimahaiak. Haurrek 200, 100 eta 50 euro; gazteek 300, 200 eta 100; eta larriek 500, 400 eta 300. Garaileek, gainera, Txikia ikur bana ere jasoko dute.

Bertsoek jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketaren batean saritu gabeak izan behar dute. Originala eta kopia bat bidali behar dira. Ordiziako elkartera bidali behar dira: Argi-Berri Elkartea (Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa), Gipuzkoa kalea 15-behea, 20240 Ordizia.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin