Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Santixabel Bertso-Paper Lehiaketa (40. 2016. Usurbil)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Usurbil
Hasiera data
2016-05-10
Bukaera data
2016-06-24
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2016-06-08
Hedadura lekua
Usurbil
Hedadura-mota
Herri mailakoa
Webgunea
http://www.noaua.eus/2016/05/10/santixabeletako-bertsopaper-lehiaketa-martxan-lanak-aurkezteko-epea-irekita/

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Usurbilgo Bertso-Eskola (Bota Punttuba)

Deskribapena

Saritutako lana
1. Imanol Zarautz, "Makatzetik sagarrondora"
2. Jon Aizpurua, "Hiyab"
3. Iñaki Agirresarobe, "Amaren itzala"
Oinarriak
16 urtetik gorako usurbildarrek parte har dezakete Bota Punttubak antolaturiko txapelketan. Lanek inoiz argitaratu gabeak izan behar dute. 8-10 bertso artean aurkeztu ahalko dira. “Lanak egilea nor den adierazi dezakeen daturik gabe aurkeztuko dira, izengoitiz. Lanarekin batera kartazal itxi batean parte hartzailearen datu pertsonalak aurkeztuko dira”. Lan originalarekin batera, 3 kopia bidali behar dira, ekainaren 8a baino lehen, helbide honetara: Usurbilgo Udala (40. Bertsopaper Lehiaketa), Joxe Martin Sagardia plaza, Usurbil 20.170.

Sariketa ekainean, izango da. Iaz bezala, herriko jaien aurretik, Sutegin ospatuko den bertso saio musikatuan emango da ezagutzera epaimahaiak hartutako erabakia. 200 euro eta oroigarria, 150 euro eta 100 euro jasoko dituzte hurrenez hurren, txapelketako lehen hiru sailkatuek. Baina gerta liteke saririk ez izatea ere. “Epaimahaiaren iritziz aurkeztutako lanek behar duten kalitaterik ez badute, sariak eman gabe gera daitezke”, berri eman dute.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin