Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Koldo Mitxelena Literatur Saria (27. 2016. Donostia)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Donostia
Bukaera data
2016-05-07
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2016-02-10
Hedadura lekua
Donostia
Hedadura-mota
Herri mailakoa
Ikusi 2290_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Donostiako Udala. Euskara Zerbitzua
Epai-mahaia
Arrieta, Yolanda
Gaztelumendi, Beñat
Malagon, Ana
Martiarena, Iñaki "Mattin"
Mujika, Inazio
Urretabizkaia, Arantxa

Deskribapena

Saritutako lana
SARIAK:
Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa (10-12 urte):
-Jon Ander Sanchez Sertutxa, "Animaliak"

Batxilergoa eta Lanbide-Heziketa (16-18 urte):
-Asier Ibarguren Amondarain, "Zoritxarrak"

AIPAMENAK:
Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa (10-12 urte):
-June Garaialde Oñederra, "Danborrada"
-Beñat Lopez Marin, "Dirua=Krisia"
-Paula Sanz Vicente, "Nire amona hau da"

Batxilergoa eta Lanbide-Heziketa (16-18 urte):
-Jagoba Erdozia Caballero, "2015 urtea"
Oinarriak
1. Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta Lanbide Heziketan ari diren Donostiako ikastetxeetako
ikasleek (8-18 urte) parte har dezakete.

2. Adin kategoria hauek bereiziko dira:
B- Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa (8-10 urte)
C- Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa (10-12 urte)
D- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa (12-14 urte)
E- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloa (14-16 urte)
F- Batxilergoa eta Lanbide-Heziketa (16-18 urte)

3. Bost lehiaketa mota izango dira, baina adin tarte guztietan ez dira denak eskainiko:
Komikia · Olerkia · Ipuina · Bertso papera · Mikroipuina

4. Lehiaketako lanek euskaraz idatziak, originalak eta inon argitaratu gabeak izan beharko dute. Baldintza hauetakoren bat
bete ezean, lehiaketatik kanpo geratuko da egilea, horretarako epaimahaiak eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak
berariazko erabakia hartu eta gero. Epaimahaiak, epaia publiko egin eta gero, frogatuko balu saritutako lanen batek ez
duela baldintza horietako bat betetzen, jasotako sariak itzuli beharko ditu egileak.
Lanak bakarkakoak izango dira sail guztietan.

5. Kategoria bakoitzeko lehiaketa mota bakoitzaren lanen luze-laburrak : Eskuorria begiratu.

6. Lanak ikastetxeetan edo Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu behar dira, eta lanen aurre aukeraketa ikastetxeen ordezkariez
osatutako epaimahai batek egingo du.

7. Kategoria bakoitzeko eta lehiaketa mota bakoitzeko saritu bakarra izango da. Bestalde, egile batek ezingo du bi modalitate
desberdinetan irabazi.

8. Parte-hartzaileen lanak 15 egunez gordeko dira sari banaketa egiten den egunetik aurrera kontatuta. Epe hori gaindituta,
egileek ezingo dute lana berreskuratu.

9. Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak lehiaketara aurkeztutako lanak argitaratzeko eskubidea izango du egilearen izena
adieraziz. Lan hauek prentsa idatzian, ohiko argitalpen modura edota internet sarean eman ahal izango ditu ezagutzera.

10.Epaimahaia ondoko hauek osatuko dute: Iñaki Martiarena "Mattin", Ana Malagon, Beñat Gaztelumendi, Arantxa
Urretabizkaia, Yolanda Arrieta eta Inazio Mujika idazle, bertsolari eta komikilariek. Epaimahaiaren erabakia apelaezina
izango da. Sarien behin betiko esleipena, lanak aurkezteko epea amaitzen denetik hiru hilabetera egingo da, gehienez ere.

11. Aurkeztutako lanek epaimahaiaren ustez gutxieneko mailarik ez badute, sariak eman gabe gera daitezke. Kategoria bateko
lehiaketa mota batean saria eman gabe utziz gero, kategoria bereko beste modalitate batean bi sari eman daitezke
epaimahaiak hala erabakita.

12. B, C eta D kategorietan sariak opariak izango dira; E eta F kategoriakoek, aldiz, Urruzuno Literatura Lehiaketako irabazleekin
batera bost eguneko prestaketa-egonaldian parte hartzeko aukera izango dute. Literatura-tailerraz eta idaztearekin
zerikusia duen beste hainbat ekintzaz osatuko da egonaldi hori.
Laguntzaile izango dute, uneoro, euskal idazle bat. Aukera eman nahi zaie ikasleei, alde batetik, idazle horrekin gertuko
eta zuzeneko harremana izateko eta, bestetik, Euskal Idazleen Elkartearekin elkarlanean, idazle gazte hauen aurrerabiderako
literatura-tutoretza bideak aztertzeko.

13. Lanek 2016ko otsailaren 10erako Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eskuetan egon beharko dute, honako helbide
honetan: Konstituzio plaza, 2 – behea – 20003 Donostia.

14. Ipuina, mikroipuina, olerkia, eta bertso papera lanak ordenagailuz, A4 neurrian tarte bikoitzez eta alde bakarretik idatzita
aurkeztu behar dira. Lan originala bakarrik aurkeztu behar da, kopiarik gabe.

15. A) Lanaren izenburuak lehen orrialdearen goiko aldean, erdi-erdian, joan beharko du eta honen eskuinetara izengoitia
letra handiz idatziko da, lehiaketa mota eta kategoria adieraziz. Ipuinaren kategorian, egindako karaktere kopurua lanaren
azalean adierazi beharko da. Egilearen izenak ez du inon agertu behar.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin