Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bota Bertsoa! (2. 2016)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Buruntzaldea
Hasiera data
2016-01-16
Bukaera data
2016-03-28
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2016-04-08
Hedadura-mota
Bestelakoa
Webgunea
http://www.kronika.eus/albisteak/hernani/albistea/2016/01/16/5f7b09c254814/sagardotegian-bertsotan-eta-euskeraz-bota-bertsoa-aurten-ere/

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Dobera Euskara Elkartea
Hernaniko Bertso Eskola (Iraulio Panttalone/Paulo Txikiya)

Deskribapena

Saritutako lana
"Krisia haizia hartzera bialdu, bizitzaz tope gozatu": Jaione Rodriguez eta Jose Alberto Santiago
Oinarriak
Martxoaren 28ra arte, Urnieta, Hernani eta Astigarragako sagardotegietara doazanek euren bertso-papera utzi ahal izango dute, horretarako preparauta egongo diran kutxetan. Sariak emango zaie bertso-sorta onenei.

Bota bertsoa! sariketako bertsoetarako gaia honako hau izango da: Ze krisi?!. Antolatzaileek azaldu dutenez, Urnieta, Astigarraga eta Hernaniko hainbat sagardotegitan kutxak ipiniko ditue bertsoak jasoteko. Beraz, sagardotegira doan edozeinek parte hartu leike lehiaketan. Paperean, bertsoa idazteaz gain, garrantzitsua da egilearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono bat jartzea.
Antolatzaileek gogorarazi nahi dute, edonork hartu dezakela parte, jatorri- edota adin-mugarik gabe. Gainera, bertsoak edozein neurri eta doinu­arekin egin daitezke.

Martxoaren 28ra arteko epea dago bertsoak aurkezteko. Hau da, sagardotegien denboraldiarekin bat egiten du sariketak bete-betean. Behin epea amaituta, Iraulio Panttalone bertso eskolako kideak arduratuko dira saridunak aukeratzeaz. Bertsorik sakonena, poetikoena eta umoretsuena sarituko ditue.

Danetariko sariak emango diete irabazleei: Aimar Olaizolak emandako kamiseta, sagardo-kaxak, sagardotegian dohan jateko aukera eta Realaren partidu bat ikusteko sarrera bikotxak. Gainera, apirilaren 8an jaialdia egingo da Hernaniko Biteri kultur etxean eta saritutako bertsoak entzun ahal izango dira.
Historia
Bailarako 23 sagardotegietan guztira 180 bertso baino gehiago jaso dira, eta horietatik, 21 saridun aukeratu ditu Iraulio Panttalone Bertso Eskolak.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin