Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Koplagintzaren erabilera didaktikoa Haur Hezkuntzan (1. 2015. Leioa)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Ikastaroa
Lekua
Leioa
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2015-05-31
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa
Webgunea
http://www.hikhasi.eus/topaketak/51/557

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)
Hik Hasi, Euskal Heziketarako Elkartea

Deskribapena

Oinarriak
Irakaslea: Txetxu PARDO. UPV/EHUko hizkuntza eta literaturaren didaktika saila Bilboko Irakasle Eskolan.

Uztailak 6, 7 eta 8. Leioan, EHUko Irakasle Eskolan.
9:00-14:00

Alde batetik, errutinak erabiltzen dira gure eguneroko jardueretan Haur Hezkuntzako bigarren zikloan: “gaur nor da makinista?”, “zein egun da gaur?”, “nolako eguraldia daukagu?”, “zenbat neska-mutil daude gaur gelan?”, “nor dago gaixorik?”; edo, atsedenaldira joateko unea heldu denean, “ilaran jarrita: goazen patiora!”; edo, bazkaltzera joan aurretik, “eskuak garbitu behar dira”; edo, “etxera joateko unea heldu da”. Eguneroko ekintza guztietarako guk sortutako koplak izango ditugu langai. Horrez gain, gure ikasle baten urtebetetze eguna denean, betiko “zorionak zuri” delakoa baino zerbait jatorragoa, berezia prestatu ahal dugu. Oparirik politena guk sortutako kanta bat, zergatik ez?
Beste aldetik, ipuinak erabiltzen ditugu gure geletan; ipuinak kontatu, irakurri edo antzezten ditugu, baina ia inoiz ez dugu kantatzen. Horregatik, ipuinetan kantu bidezko sekuentzializazio didaktikoa landuko dugu, ipuinei etekin handiagoa ateratzeko asmoz. Euskarari lagungarri gertatuko zaio, metodologia honen bidez haurrak esan behar dutena esateko gai izango direlako, gauzak esaten modu desberdinean trebatuko baititugu;?kantuz, hain zuzen ere. Horretarako, irakas­leak ez gara zertan bertsolariak izan, baina Haur Hezkuntzarako koplak prestatuko ditugu aldez aurretik eta gelara goazenean abestu egingo dugu, geure gelako haurrekin konplizitatea bilatuz eta euren hizkuntza gaitasuna landuz.

Norentzat
Gai honetan interesatuta dagoen edonorentzat, eta, bereziki, Haur Hezkuntzako bigarren zikloaren 4 eta 5 urteko haurren geletan lanean dabiltzan tutoreentzat edo irakasleentzat, baita Irakasle Eskoletako ikasleentzat ere.

Edukiak

Edukia
- Ahozkotasuna
- Bertsolaritza/ bertsogintza eta Koplaritza/koplagintza edukien desberdintasuna.
- Hizkuntza gaitasuna
- Aurrekariak

Metodologia
Haur Hezkuntzako bigarren ziklorako, 4 eta 5 urteko umeen geletan lantzeko kantu bidezko metodologia, eguneroko errutinetan eta ipuinen sekuentzializazio didaktikoetan bereziki txertaturik. Izan ere, Euskal Herrian gaur egun ezaguna den doinutegiaz baliatuko gara.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin