Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bertsomovieda! (4. 2015. Beasain)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Beasain
Hasiera data
2015-03-10
Bukaera data
2015-05-08
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2015-04-17
Hedadura lekua
Euskal Herria
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa
Webgunea
http://www.bertsomovieda.com/

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Arrano Kultur Elkartea. Beasain

Deskribapena

Saritutako lana
Helduen mailan:
1. "Txakile" - Jare Produkzioak.
2. "Etzinen zu" - Gero Pentzauku Produkxions.

Gazteen mailan:
1. "Tantak" - Etxebeltz bertso-eskolako gazteak.
2. "Garoña"

Mailaz kanpoko sariak:
Publikoaren saria: Txakile.
Bertsorik onenen saria: "Aita heriotza" - Jabi Zorroza Gezuraga, Hegoa Alvarez Zorroza eta Olazti Landa Zorroza.
Oinarriak
1. Edozein pertsonak, taldek edo koadrilak hartu ahal izango du parte: norberak bakarrik, ikasle taldeek, kirol taldeek, koadrilek, kultur taldeek…
2. Adinari eta bizitokiari dagokienez, mugarik ez dago: edonork har dezake parte, bertsomoviean euskarazko bertsoak txertatzen dituen bitartean.
3. Bertsomoviea bertsoak dauzkan bideo bat da, bertsomovie izateko bi elementu horiek izatearekin nahikoa da. Gutxienez bertso bat eduki behar du, eta euskaraz izan.
4. Bideoak, amaieran “gustatu bazaizu, bozkatu www.bertsomovieda.com webgunean” leloa azaldu behar du, garbi ikusi eta ulertzeko moduan, eta gutxienez 7 segundoko iraupenarekin.
5. Parte hartzeko talde edo pertsona bakoitzak nahi adina bertsomovie aurkeztu ahal izango ditu.
6. Bidaltzeko pausuak:
- Lehenik, Internet bidez, nahi den webgunera (youtube, vimeo, euskaltube…) igo bideoa
- Ondoren, www.bertsomovieda.com webgunean Parte hartu atalean dagoen inprimakia bete:
--Izen-abizenak (taldea izanez gero, kontaktuko pertsonarenak)
--Herria
--Harremanetarako emaila
--Harremanetarako telefonoa
--Kategoria:
---GAZTEAK: DBH 4ra artekoak, DBH 4koak barne
---HELDUAK: Gainerako guztiak
--Bideoaren helbidea (aurrez igotako bideoaren interneteko helbidea)
--bertsomovieko bertsoak idatziz (testu-fitxategi batean)
7. Sariak:
- GAZTEAK:
--LEHEN SARIA: 300 € bertsomovie onenari
--AIPAMEN BEREZIA: 150 € epaimahaiak hala erabakitzen duen bertsomovieari
- HELDUAK:
--LEHEN SARIA: 1000 € bertsomovie onenari
--AIPAMEN BEREZIA: 300 € epaimahaiak hala erabakitzen duen bertsomovieari
- SARI OROKORRAK:
--Ikusleen saria: 500 € www.bertsomovieda.com webgunean botorik gehien jasotzen dituen bertsomovieari
--Bertsorik onenak: 250 € epaimahaiaren ustez bertsorik onenak dituen bertsomovieari
8. Epeak:
- Lanak aurkezteko epea: 2015eko apirilaren 1etik 2015eko apirilaren 17ra
- Webgunean bozkatzeko epea: 2015eko apirilaren 20tik 2015eko apirilaren 28ra
9. Epaia eta sari-banaketa: 2015eko maiatzaren 8an izango da Beasainen, eta sarituen izenak aldez aurretik emango dira jakitera hedabideetan.
10. Saritutako talde bakoitzak ordezkari bat gutxienez bidali beharko du sari-banaketarako egingo den ekitaldira.
11. bertsomovieda lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea dakar. Antolakuntzak eskubidea izango du jasoko diren bideoak Interneten eskegitzeko eta zabaltzeko, hala nola beste hedabideetan zabaltzeko ere.
12. Antolakuntzak bere esku izango du elementu iraingarriak dauzkaten bideoak lehiaketatik kanpo uzteko aukera.
13. Antolakuntzak oinarri hauek aldatuko balitu, parte hartzaileei garaiz eta behar bezala jakinaraziko lieke.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin