Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

BBK Sariketa (23. 2015)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Sariketa
Lekua
Bizkaia
Hasiera data
2015-03-10
Bukaera data
2015-03-26
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2015-02-27
Hedadura lekua
Bizkaia
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa
Ikusi 2173_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Deskribapena

Oinarriak
IZENA EMOTEA
Izena emoteko gutun bat ala mezu elektroniko bat bialdu behar da hamen aipatzen dan helbidera, datu haoneekaz:
• Eskualdearen izena.
• Partaideen izen, helbide, telefono eta jaiotegunak.
• Taldearen arduradunaren izena eta telefonoa.
Helbidea: Bilbao Bizkaia Kutxa
Bertsolari Gazteen BBK Sariketea
Kale Nagusia, 19-21. 48001 Bilbo
bizkaia@bertsozale.com

Izena emoteko epea 2014ko zezeilaren 27an amaituko da. Saioak martian izango dira.

Bertsolari parte-hartzaileak Bizkaiko edozein eskualdetakoak izan daitekez, eta izena, jagoken eskualdeko taldearen barruan emon beharko dabe.
Eskualderen baten taldea sortzeko beste bertsolaririk ez balego, zeozelako lotura ezagun edo nabarmena daben beste batzukaz alkartzea zilegi izango litzateke.

TALDEEN OSOKETEA
Saioetan, talde bakotxak sei partaide izango dauz, adin maila bitan banatuta, hiru bertsolari maila bakotxean.
Halan be, izena emoterakoan, maila bakotxekoak hiru baino gehiago izan daitekez, besteak ordezkotzat hartuta.
Adinen mailak finkatzeko, erreferentzia moduan, 2014ko abenduaren 31 hartuko da, mailak haonek izanik:
A) 18 urte arte (1996an jaioak barruan)
B) 24 urte arte (1990an jaioak barruan)
Kontuan hartzekoa da, B mailan, 18 urtetik beherakoak be parte hartu leikiela.

SAIOAK
Kanporaketak
• Talde parte-hartzaileak 6 balira, 6 saio, 2 talde bakotxak.
• Talde parte-hartzaileak 7 balira, 5 saio, lehenengo 3ak sailkatze-saioak eta beste 2ak finalaurrekoak. Aurreko urteko irabazlea, finalaurrekoetara pasatuko da artez.
FINALA
• Talde parte-hartzaileak 6 balira, punturik gehien lortu daben bien artean eta 7 balira, finalaurreetako irabazleak.

SAIOETAKO BEHARRA: BERTSOAK
A MAILEA
Guztiak: Hasikerako Agurra (ez dau puntuatuko)
1.ak: 1 oinak emonda eta 2 ofizioan zortziko handian
2.ak: 1 oinak emonda eta 2 ofizioan zortziko txikian
3.ak: 1 puntua, 1 amaierea eta 1 gaia emonda
B MAILEA
Guztiak: Hasikerako Agurra (ez dau puntuatuko)
1.ak: 1 oinak emonda eta 3 ofizioan zortziko handian
2.ak: 1 oinak emonda eta 3 ofizioan zortziko txikian
3.ak: 1 puntua, 1 amaierea eta 2 gaia emonda

EPAIMAHAIA ETA PUNTUAKETEA
• Epaimahaia BBK-k aukeratuko dau.
• Kanporaketak: Saio bakotxaren talde irabazleak, puntu bat eskuratuko dau. Bardinketea suertatuko balitz, talde parte-hartzaileak puntu erdina eskuratuko leukie.
• Finalera pasatzeko: Kanporaketak amaitu ostean, irabazitako saioei jagokenez bardinketea balego, saioetan zehar lortutako
puntuak hartuko litzatekez kontuan. Halan be bardinduta jarraituko balebe, parte-hartzaileen adina kontuan hartuta, talderik gazteenak egingo leuke aurrera.
• Taldeak 7 balira, bai sailkapen 3 saioetan eta bai finalaurreko 2etan, talde irabazleek aurrera egingo dabe eta galtzaileak eliminatuta geratuko dira.
Saio honeetan bardinketarik balego, desbardinketea egiteko, finalerako aurreikusita dagoan era bera erabiliko litzateke.
• Finalean: Bardinketea balego, desbardinketea egingo litzateke
hantxe bertan, eurek aukeratutako talde bakotxeko A eta B mailako bertsolari banagaz. Egin beharrekoa: A mailakoak,
ofizioa txikian, bertso bina; B mailakoak, bertso bina gaia emonda.
• Sariketako irabazlea, uste izatekoa danez, Finalean punturik gehien lortzen dauan taldea izango da.

SARIAK
Parte-hartzaileen adina kontuan izanda, BBK-k, lehiari berari baino, parte-hartzea saritzeari emongo deutso inportantzia handiagoa. Holan ba, parte-hartze dietetarako, irabazleen sarietarako baino kopuru handiagoa erabiliko dau.
Bestetik, Epaimahaiak, atentzino berezia iminiko deutso mendebaldeko euskalkiaren erabilereari, sari bat dagoalako erarik egokienean erabiltzen dauanarentzat.
1. Saria: 1.260 €
Taldeko finalista guztientzat bardin: 6 x 210 €
2. Saria: 900 €
Taldeko finalista guztientzat bardin: 6 x 150 €
Bizkaiera egokienaren Saria: 140 €
Finalista gazteenaren Saria: 70 €

Parte-hartze dietak: 3.780 €
A mailea: 35 € saioko
B mailea: 70 € saioko

Oinarriotan zalantza edo hutsunerik balego, Bilbao Bizkaia Kutxari legoko zalantzok argitzea edo hutsuneok betetzea.

Faseak

Saioak
2015-03-09 Bilbo Prentsaurrekoa
2015-03-10 Igorre Sariketa
2015-03-11 Zalla Sariketa
2015-03-16 Durango Sariketa
2015-03-17 Markina-Xemein Sariketa
2015-03-24 Sopela Sariketa
2015-03-26 Bilbo Sariketa
Sailkapena
19-24 urte bitartekoak:
1. Lea-Artibai (Jone Larrinaga Dañobeitia, Alexander Idoeta Anakabe, Nerea Ibarzabal Salegi): 225 puntu
2. Uribe Kosta (Peio Arando Barandiaran, Paule Loizaga Legarra, Inazio Vidal Gurrutxaga): 220.50 puntu

18 urtera artekoak:
1. Uribe Kosta (Maider Barañano Uribarri, Aritz Landeta Terceño, Unai Mendiburu Valor): 153,50 puntu
2. Lea-Artibai (Aissa Intxausti Aburruza, Aitor Ruiz Urizar, Naroa Loiola Lejardi): 145 puntu

Guztira:
1. Uribe Kosta: 374 puntu
2. Lea-Artibai: 370 puntu

Bizkaierarik onenaren saria: Leire Amenabar Larrañaga
Finalistarik gazteena: Aritz Landeta Terceño
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin