Txapelketa Nagusia 2013.  Lehiaketa

Xenpelar Dokumentazio Zentroaren edukiak gizarteratzeko tresna da Bertsolaritzaren Datu Basea (BDB).

2011ko ekainean jarri zen Interneten, eta etengabe garatzen ari da, bai moduluz bai fitxa kopuruz. Biltegi eta informazio-iturri emankorra da, teknologia berriei esker bertsozale guztien eskura dagoena bdb.bertsozale.eus helbidean.

Laguntza gisa, Bilaketak nola egin atalean datuak bilatzeko azalpen orokorrak topatuko dituzu.


Sarituen izenak www.bertsozale.eus webgunean aurkituko dituzue.

 

1- Zer erakinetan jo zizkioten Xalbadorri txistu eta txaloak 1967ko Txapelketa Nagusiko finalean?

Anoeta pilotalekuan         

2- Zer urtetan jokatu zen lehenengo aldiz Osinalde saria?

1971an

3- Zer urtetan parte hartu zuen lehenengoz emakume batek Abbadiak antolatutako Lore-Jokoetan?

1853. urtean

4- Zein egunez jokatu zen Lehen Bertsolari Gudua 1935. urtean Donostian?       

Urtarrilaren 20an

5- Zer herritan egin zuen lehen aldiz bertsotan plazan Joxe Agirrek?

Azpeitian

6- Zer urtetako Txapelketa Nagusian aritu zen epaile lanetan Gabriel Aresti olerkaria?

1965ekoan

7- Non sortu zuen Jean Pierre Goytino bertso-jartzaileak lehenengo euskarazko astekaria?

Kalifornian

8- Zenbat urte pasatu ziren seigarren Bertsolari Txapelketa Nagusiaren eta zazpigarrenaren artean?

13

9- Nork jarri zizkion bertsoak Milia Lasturkori XV. mendean?

Ahizpak

10- Zein kantariren doinua erabili zuen Andoni Egañak 1993ko Txapelketa Nagusiko finaleko agurra Lazkao Txikiri eskaini zioenean?

Joan Baezena