Biographies - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Anton Abadia

Datu pertsonalak

Nom
Abadia, Anton (1810-1897)
Prénom et nom completes
Abadia Urrustoi, Anton
Naissance
1810 Dublin + Dublin < Irlanda
Mort
1897 Paris + Paris < Paris < Ile-de-France < Frantzia

Bertsolarisme

Spécialisation principale
Eragilea
Spécializations
Sariketa sortzailea
Organizateur
Chercheuse/eur

Information biographique

Biographie
Zuberotar nobleziako familia batekoa zen. Bere aitona Jean-Pierre, abade laiko eta notarioa izan zen Zuberoan. Aita, Ürrüstoin jaio zen. Ama, berriz, irlandarra zuen.

(...) Londresen Louis Lucien Bonaparte ezagutu zuelarik, Anton Abadia euskarari buruzko ikerketak eta lanak egiten hasi zen (1852).

Politikaz hego Euskal Herriko karlisten alde aritu zen. Euskal letrak bultzatzeko asmoarekin lore jokoak antolatu eta diruz lagundu zituen 1851tik hil zen urtera arte, 1897an. Lore joko horiek hamar urtez Urruñan (Lapurdi) antolatu ziren, gero 1864-1876 bitartean Saran (Lapurdi), eta handik aurrera urtero lekuz aldatu ziren. Jaietan, poesia lehiaketez gainera, herritar soilentzako kirol eta ikuskizunak izaten ziren.

Agosti Xahorekin batera euskal gramatika bat atera zuen. Beste lan asko ere argitaratu zituen euskararen gainean. Euskaraz idatziriko lan bakarra, berriz, Zuberoatikaco gutun bat (1864) izan zen.

Euskaldunez irudi mitikoa zuen Abadiak; hala idatzi zuen: «Nous autres, Basques, nous sommes un secret, nous ne ressemblons pas aux autres peuples, fiers de leurs origines et pleins de traditions nationales. Si nous avons un fondateur, un premier aïeul, c'est Adam.»

Abadiak sortu zuen, euskaldunen irudi mitikoari jarraiki, Zazpi Uskal herriak bat edo Zazpiak bat esamoldea.

Iturria: Euskal Wikipedia http://eu.wikipedia.org/wiki/Anton_Abadia