Gustora nago gure Egaña
gurutziltatuz horrela
nahiz eta jakin kristona denez
berriz pizteko gai dela;
ikusi baitut denak altxata
korrika bazoaztela
eskerrik asko gero arte ta
denei on dagizuela.
Hil 2023-03-28
Zizurkilen jaio zen 1953an, Aundi baserrian. Venezuelara joan zen 1981ean eta 2005ean itzuli zen ia 25 urte erbesteratuta bizi ondoren, eta Hendaian bizitu da orduz gero.
Bertsolari gisara, Ordiziako sariketan estreinatu zen jendaurrean kantuan, 1971an, eta berak jantzi zuen txapela. Bere hitzetan, ez zuen halere plazaz plaza askorik jarduterik izan; Jexux Artzallus eta Andoni Zelaia zituen ohiko kantukideak, baina aritu zen Inaxio Iguaran, Mikel Mendizabal, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano eta Millan Telleriarekin ere, besterik beste. Erbestealdiak guztiz eten zuen bere jendaurreko jarduna.
Bertso jarrietara bideratu zuen bere zaletasuna Venezuelan. Koldo Izagirre idazleak bultzatu eta lagundurik, "Karibetik Kantaurira. Paper hotsak" liburuan bildurik argitaratu zituen horietako asko (Gaztelupeko hotsak, 2003).
Euskal Herrira itzuliz gero epaile gisara egin du bere ekarpen behinena, nagusiki Iparraldean.
Hendaian hil da 2023ko martxoaren 28an.
Jaio 1847-03-28
Tolosan jaioa 1847an, Aroztegieta kalean. Aita Meltxor, Arabako Legutianokoa, ama Joakina, Villabonakoa.
Isabel Barrenarekin ezkondua. Tolosako Berdura Plazan (1. zb.) zeukan lantokia. Gaztetan liberala, baina gero Karlista porrokatua bihurtu zen. Azken urteak Tolosako Erruki-etxean eman zituen. Txikia omen zen, herrena, bizarra eta txapel haundi batekin ibiltzen zena.
Bertso-jartzaile honek 3500 bertso idatzita utzi zituen. Ihauteri bertsoak egin zituen batez ere. El Cantabro aldizkarian idatzi zuen hainbat urtez. Bi antzerki ere idatzi zituen: Ijitoen kontratuba eta ezkontza (1885), eta Beotibarko jatzarraren oroipena Gaon judubaren galerarekin (1886).
Auspoa bilduman:
- Zavala, Antonio. "Galtzaundi eta beste bertso asko". https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/9361.pdf
- Zavala, Antonio. "Galtzaundi berriz ere I". https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/9361.pdf
Hil 1948-03-28
Azken urteetan Donostian bizi zen bere alabaren etxean. Apostu zalea omen zen Patxi Errekondo, lasterka eta ahari jokoan ibiltzen zen. Errikotxiarekin festarik festa ibiltzen zen sarritan, Patxik txistua jo eta Errikotxiak danborra. Bertsotan gutxi egiten zuen.
Iturria:
- Esoain, Ibai. "Orio, mende bat bertsotan". Orioko Udala, 2001.
Informazio gehiago:
- Zavala, Antonio. "Errikotxia, Itxaspe bertsolariak". (Auspoa, 60): https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10619.pdf