Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (17. 2012) Araba
Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (29. 2012)
Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketak. Busturialdeko Bertsolari Txapelketa (13. 2012)
Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketak. Enkarterriko Bertsolari Txapelketa (5. 2012)
Egitasmo teknologiko honen helburu nagusia Bertsozale Elkartearen Xenpelar Dokumentazio Zentroak bere edukiak internet bidez gizarteratzea eta maila guztietako ikerkuntza bultzatzea da.
Berrikuntza teknologiko zabal baten hasiera besterik ez da hau, eta etorkizunean zentroan dauden atal guztietako dokumentazioaren berri eman eta dokumentu digitalen publikazio zabal bat eskaini nahi da. Euskal Herri osoan zehar bertsolaritzaren inguruan egindako dokumentazio bilketaren gizarteratze-tresna izango da.
1991ean sortu zuen Bertsozale Elkarteak Xenpelar Dokumentazio Zentroa, bertsolaritzaren ondarea bildu, antolatu eta gizarteratuz, maila guztietako ikerkuntza bultzatzeko helburuarekin. Bertsozale Elkartearen egitasmoen dokumentazio lanak burutu eta zerbitzu publikoa eskaintzen du, bere bilduma eta informazioa behar duen ikertzaile, bertsozale eta hiritar guztientzako.

Xenpelar Dokumentazio Zentroaren bilduma batez ere 1980. hamarkadatik aurrerako bertsolaritzaren ondareaz osatuta egon dago, eta horrez gain dokumentazio historikoa ere jasotzen du (bertso-paperak, liburuak, esku-orriak, grabazioak eta abar). Dokumentazioaren ezaugarriengatik mailegu zerbitzurik ez duen arren hainbat zerbitzu bidez euskarri eta formatu ezberdinetako dokumentazioa kontsultatzeko edo, bestelako baldintzarik ezean, dokumentuen kopia eskuratzeko aukera eskaintzen du. [Non gauden]

Zer da bertsoa?
Xabier Amurizak bi puntutan honela laburbiltzen du bertsolaritza:
Neurriz eta errimaz
kantatzea hitza
horra hor zer kirol mota
den bertsolaritza.
Era berean, Joxerra Garzia, Andoni Egaña eta Jon Sarasuaren Bat-bateko bertsolaritza liburuan, kantatuz, errimatuz eta neurtuz burutzen den berbaldi bat bezala definitzen da.
Doinua, errima eta neurria bertsoaren alderdi teknikoak baino ez dira, hala ere.
"Bertsoari kalitate maila bere arrazoibidearen indarrak edo bere balio poetiko-erretorikoek emango diote"

Bertsolaritza egun
1977. urtetik aurrera, jaialdiek gora egin zuten. Bertsolari eskoletako lehen belaunaldiak plazaratzen dira: Sarasua, Euzkitze… Amurizaren ekarpena zeharo onuragarria da hortaz.
Bertsoak telebista, irrati eta egunkarietara salto egiten du eta bertsozaleriak inoizko kopururik handienak lortzen ditu. Bertsoa publizitatea egiteko tresna izango da ere.
Mendez mende egin bezala, bertsoak bete-betean asmatzen du nola moldatu garai berrira: bertso-tramak, bertso-musikatuak... Gaiak eta bertsolariak sofistikatu egiten dira: 1997ko txapelketan parte hartu zuten 47 bertsolarietako 26 unibertsitateko ikasleak ziren.
Plazetako bertsolariak gero eta gazteagoak izango dira, gero eta bertsolaritza gazte eta urbanoagoaren alde: Unai Iturriaga, Igor Elortza, Maialen Lujanbio... Hortik aurrera, bertsolaritzaren historia eguneroko bizitza da eta kale, plaza, antzoki, areto, irrati, web gune, aldizkari eta edozein lekutan aurki liteke.
- Historia
- Txapelketak
- Transmisioa
- "Bertsolari" filma:
- promoa
- filma osorik
Scripta manent, verba volant.

Zer da Bertsozale Elkartea
Bertsozale Elkartea 1987an sortu zen, bertsoaren bitartez jaso dugun ondareak geroa izan dezan ziurtatu asmoz.
Gaur egun Euskal Herri osoko 2300 bertsolari eta bertsozale batzen ditu. Diru-irabazpen asmorik gabeko elkarte soziokulturala da eta bertsolaritza sustatzea du helburu.
Bertsolaritzaren geroa ziurtatu asmotan alor ezberdinak lantzen dira eta horretarako lan profesionala eta borondatezkoa uztartzen dira. Horixe da Bertsozale Elkartearen filosofia eta hala agertzen da elkartearen urteko egitasmo zein proiektuetan.