A. Egaña:
Orain sei urte hau ikusteko
izandu nuen aukera
orain falta da nere koadroa
falta da nere papera.
Horrexegatik ausartuko naiz
zorionak ematera:
bertsolaria izateaz gain
inteligentea zera. (bis)
J. Soto:
Gaztea nintzen inuxentea
bihurria ta okerra
zure posterrak kendu nituen
eta bukatu zen gerra.
Beste zeozer jarri nahi nuen
argazki eder-ederra
ta Corte Inglesen ez nun aurkitu
Xebaxtianen posterra. (bis)
A. Egaña:
Poster batzutan ez ezazula
egin horrenbeste gastu
Julio jadanik zu nor zera ta
bizitzarik ez narrastu!
Zuk egindako ibilpideak
batere akatsik ez du:
lehenengo dena imitatu ta
ondorenen dena ahaztu. (bis)
J. Soto:
Nik zazpi urte izango nitun
ta amaren ondoan lasai
ta esaten nion "Haunditu eta
amatxo ai ai ai ai ai!
Andoni Egaña izan nahi dut nik
baldin banaiz hortako gai"
ta orain bastante haundia naiz ta
ja ez dut Egaña izan nahi. (bis)
A. Egaña:
Horrexegatik esan dizut lehen
ez zerala hain torpia
baina uste det ez zaitugula
kaxkarra ta arlotia.
Poster pila hura ez dezu izango
zakarretara botia
ez naiz harritzen nere posterrak
aman gelan egotia. (bis)
J. Soto:
Ta ni zurekin bertsotan eta
gau luzeak igaroak
amak "Zeinekin? " nik "Egañakin"
beti arrazoi arraroak
beti berdina nola esaten
zioen nere ahoak
pareta baten posterrak dauzka
eta bestean dardoak. (bis)
A. Egaña:
Ume zinela esaten zendun
"Animo Andoni aupa!"
ta zure amak aitortzen zidan
zeundela zu trastornauta.
Jada ez zera orduko obseso
raro eta astronauta
ama zurekin harro dago ta
nere beharrik ez dauka. (bis)
J. Soto:
Bertsolarien izar haundina
bertsolari bat bikaina
orain serio jarri behar dut
beti ez dut lortzen baina
pertsona ona bihotz oneko
nahiz txorrotxa dun mingaina
bihotz-bihotzez aitortzen dizut
miresten zaitut Egaña. (bis)
Hil 2019-04-27
Jaio 1845-04-27
Margarita Gandollarekin 1881-03-29an ezkondua. Lau seme-alaba. Hamazortzi urtetan Ameriketara joan zen baina ez zuen sekula galdu euskararekiko amodioa. Argentina, Txile eta Uruguain bizi izan zen. Idazlan anitz sortu zuen. Montevideoko Euskal Erria aldizkarian argitaratu zituen bere bertso eta olerkiak. Pierre Charrittonek bildu ditu denak eta argitara eman "Jose Mendiague, haren bizia eta haren kantuak" izenburupean, 1992an.
Informazio gehiago:
Literaturaren Zubitegian. http://zubitegia.armiarma.com/?i=377 ]
Euskal Wikipedian. http://eu.wikipedia.org/wiki/Joxe_Mendiaga
Ismael Serrano kantautore madrildarraren "Papa cuéntame otra vez" kantua moldatu eta Leitzan plazaratu zuen O. Iguaranek, hasierako agurrean. Bakarkako lanetan erabili zuen 2017ko Txapelketa Nagusian.